Haitz Mendibil: 'Marea Laranjea da taldearen hauspoa'
2024-09-30 07:55 BarriketanMarea Laranja dokumentala oraintsu aurkeztu dabe eta badakigu estreinaldia urriaren 6an izango dala arratsaldeko 19:40an, EITBn eta Primeran euskerazko streaming plataforman. Produkzino exekutiboan Ana Torres Puado; Andrea Naverán Urrutia; eta Eider Rodríguez Ordoñezen ardurea izan da eta zuzendari lanak, barriz, Haitz Mendibil eta Ekhi Mendibil anaiek egin dabe; bikiak dira eta Arte-zuzendaritza lanetan Haitz Mendibil ibili da. Esangura horretan, produkzinoa Euskaltel etxeak egin dau.
Euskaltel-Euskadi, talde txikia, umila eta herri txikiaren taldea da Gernikako koadrilako Guillermo Oruetxebarriak dinoan legez; Joxean Fernandez Matxin UEU taldeko kirol arduradunak be esan izan dau laranja kolorez agertzea zaleak harro dagozalako da.
Euskaltel-Euskadik bere-berea dauen ezaugarria da taldeak eta zale guztiek batera familia bat sortu dabela, benetako Marea Laranjea. Zale leial eta nekatuezinak ditu, txirrindularitzea maite dabenak eta beren taldeko kideez gainera beste txirrindulari guztiak be animetan dituenak.
Anbizino handiko proiektua da, Euskaltelek produzidutakoa eta euskal txirrindularitzearen izenik handienetako batzuk, hainbat kazetari eta entrenatzailek parte hartu dabelarik. Baina, batez be, zaleak dira filmako protagonista, hau da, Marea Laranja.
Azalpenak Haitz Mendibili eskatu deutsaguz eta plazerra izan da izan dogun barriketaldia.
1.- Taldearen historia eta gorabeherak batu dozuez Marea Laranja dokumentalera baina ideia nori bururatu jakon?
Euskaltel etxearena izan da produkzinoa baina geu be jaubetu ginan beharrezkoa zala holako lan bat, taldearen eta zaleen esentzia jasoteko. Euskal ziklismoaren inguruan ez da holako zehaztasun eta mimoz egindako lanik egon eta inportantea begitandu jakun.
2.- Ekhi eta Haitz Mendibil, anaiak eta bikiak. Agentzia askotan eta herrialde bat baino gehiagotan ibili ondoren, Aupa! sortu zenduen, zelan definiduko zeunkie?
Bai. Saltsa askotan gabiz eta Aupa! agentzia txikia izan arren komunikazinoaren arloan han eta hemen ibilten gara, publizadea, iragarkiak, pelikulak, dokumentalak eta holakoak egiten doguz. Gaur egiten doguna gara eta bezeroek badakie hori dala gure jarrerea, gaiak, lanak testuiguruan jartea gustetan jaku.
Orain, barriz, Marea Laranja dokumentalagaz gabiz jo eta su, materialak aztertu eta sortzen, azken orduko lanak moltsotuten jakuz baina pozarren gabiz.
3.- Zein izan da zuon ibilbidea azken urteotan?
Proiektuari ekin geuntsanean, Roberto Laisekak La Mongie eski-estazinoan gora Torurmaleten irabaztea mugarria izan zan, ordura arte ez gendualako holakorik bizi izan, klik egin euskun danoi eta hor hasten zala dana igarri genduan, jakina, Mayo, Lejarreta, Etxabe eta gaur egun errepideetan dabilen Txomin Juaristi markinarra be ez doguz ahaztuten.
4.- Atzera eginez, Euskadi Fundazinoa, Laboral Kutxa Team eta azken aldion Euskaltel-Euskadi ezagutzen doguz; zaleen artean, barriz, Marea Laranja da markea, danok ezagutzen doguna baina zein izan da arrazoia dokumentala egiteko?
Lehen be esan deutsut, ez genduan holako konturik ikusten eta geure asmoa izan da lan mamintsua egitea, zaleak gogoan hartuta, euren laguntzea oinarrizkoa baita kirolariek aurrera egiteko, zaleen berotasun eta animo barik ez dgoalako zereginik.
5.- Aurkezpeneko erretratuetan Marino Lejarreta agiri da baina Roberto Laisekak La Mongie eski-estazinoan gora egindakoa zein Luz Ardidenekoa be ezin doguz ahaztu...
Ederra izan zan Laiseka gernikarraren egitadea, mugarria izan zan eta danok pentsau genduan zeozeren hasierea edo zala hori, atara kontuaak, Belliri 54 segundu atara eutsozan eta apur bat gehiago Ullrichi eta Armstrongi. Gaur egun atontzaile lanetan be badabil eta euskal ziklismoaren historian handienetakoa da.
6.- Entrenatzaileak, txirrindulariak izan dozuez gogoan baina zaleak dira protagonista dokumentalean...
Bai. Marea Laranja da Euskaltel Euskadi taldearen hauspoa eta ezin genduzan ahaztu. Gure afizinoa munduko onenetako dala dinoe batzuk eta ez dabiz oker. Gizartearen argazkia egin gura izan dogu
7.- Euskaltel-Euskadi, talde txikia, umila eta herri txikiaren taldea da Gernikako koadrilako Guillermo Oruetxebarriak dinoan legez. Zein da zure gogoetea?
Bat nator Oruetxebarriak esandakoakaz. Talde indartsua da gurea, txikia, umila izan arren. Gernikako koadrilea oso jatorra da eta bihotzean daroe taldea.
8.- Joxean Fernandez Matxin UEU taldeko kirol arduradunaren berbak be ez doguz ahaztuko...
Kostau jakun Matxin atrapetea, agenda oso betea daukalako eta azkenean, besteak beste, esan euskun zaleak laranja kolorez agertzearen arrazoia dala harro dagozalako. Eta Matxin ez da edozein, bizkaitarra da, Basaurikoa, eta txirrindularia; 1992. urtean, CHCS taldeagaz porofesionaletan be ibili zan...
9.- LaboralkutxaTeam be hor dabil eta nesken arloan zeresan handia dauka...
Emakumeen eboluzinoa sekulakoa izan da eta lagundu gura izan doguz, euren ibilbideetan aurrera egitea eraginez; gero eta emakume gehiago dabiz eta oso pozik gagoz.
10.- Noiz izango da Marea Laranja dokumentalaran estreinaldia?
Estreinaldia urriaren 6an izango da arratsaldeko 19:40an, EITBn eta Primeran euskerazko streaming plataforman.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!