Lau saio eta 150 entzule inguru Bardoetako bigarren astegoienean

Bizkaie! 2024-09-25 10:39   Bertsolaritzea

Olaztin, Lekuberrin, Lekarozen eta Iruñan jokatu ziran Bardoetako bigarren astegoieneko saioak.

Lehen fasearen erdia jokatu da daborduko. Lau saio jokatu dira oraintsu eta 150 lagun inguru batu dira lau saioen artean. Dagoeneko lehen faseko saioen erdia jokatu da eta beste sei geratzen dira.

Lehenengo saioa Olaztiko Maisuenea gaztetxean jokatu zan. Eskualdeko Joiak eta Iruñerriko EzKrashak taldeak izan ziran kantuan eta Iruñera joan zan puntua, Iratxe Legarra gai-jartzaile zala. 70 lagun inguru batu ziren gaztetxean, giro ederrean.

Lekunberriko Printzan, bigarren saioan, Herriko Pikutara goaz eta Barañain eta Atarrabiako Argako Bixiguak taldeak izan ziran parez pare, 25 lagunen aurrean. Zigor Gartzia Zianek egin zituan gai-jartzaile lanak. Azkenean, etxean geratu zan puntua. Saioa amaitu eta merendua izan zan han batutakoentza.

Iruñako saioa Zaldiko Maldiko Alkartean izan zan eta bertan, kantau eben Drimtim eta Lizarrako Assurancetourix taldeek. Bertako taldeak eskuratu eban saioko puntua. Saioa biribiltzeko, beste behin be merendua preparau eben etxekoek eta entzuleak eta bertsolariak giro onean ibuili ziran barriketaneta, Bardoetan ohikoa izaten dan bezela.

Lekarozko plazan jokatu zan astegoieneko azken Saioa: Etxeko Mutilatuak eta Erroibargo Pirini Bardo taldeak aurrez aurre. Iban Garro izan zan aurkezle, 40 lagunen aurrean. Azkenean, Bortziriak-Baztango taldeak eskuratu eban puntua.

Datorren astegoienean jokatuko dira Bardoetako lehen faseko azken sei saioak, Iruñan, Atarrabian, Erronkarin, Eugin Leitzan eta Erratzun, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu