Hemen da Otxoteszena

Bizkaie! 2024-09-25 09:52   Musikea

Inmaculada González Arkauteri omenaldia eskainiko deutse.

Urriaren 28an, 20:30etan Lur Maitea otxoteak atondutako Otxoteszena izeneko urteroko kontzertua egingo da BIlbon. Inmaculada González Arkauteri omenaldia eskainiko deutse. Igarkaute ezizenez, kartel honen akuarela eta diseinua egiteaz gan, FIOP, Zabalako Otxote Topaketea, Kantuz edo Otxote Up alkartearen logo, irudi eta diseinuak sortu zituan.

Kontzertua Kastro Urdialeseko Coro de Voces Graves Los Templarios ospetsuagaz hasiko da. Jarraian, Jatorki Abots Zuriak eta Otxote Lur Maitea zortzikoteen ahotsak tgarteko dirala sortutako Mixto Otxoteak kantauko dau eta Joseba Gotzon kantariagaz batera amaitutzat joko dabe Kantautxote proiektuaren bidez.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu