Iurretako Udalak euskerearen hizkuntza komunidadea indarbarritzeko prozesuari ekingo deutso

Bizkaie! 2024-09-25 07:55   Euskerea berbagai

Parte-hartzea nahitaezkoa izango da.

Iurretan euskerea indarberritzeko AROA plana martxan jarriko dau Udalak; egitasmoaren helburu nagusia euskerearen komunidadea indartzeko proiektuak herritarrakaz zein eragileakaz batera alkarlanean lantzea da. Datozen bost urteetarako bide-orria diseinau nahi dau herritarrakaz zein eragileakaz, herrian euskerearen komunidadea indartzeko asmoz.

Iurretan euskarereen egoerea zelakoa dan aztertuko dau Udalak eta horretarako herritar zein eragileakana joko dau. Holan, irailean galdetegi bat zabalduko dau euskerearen aurreko jarrera, motibazino, erabilera eta alkarreraginari buruzko informazinoa batzeko asmoz.

Diagnostikoaren ondoren, hiru saio atonduko ditue AROA plana herritarrakaz zein eragileakaz alkarlanean diseinetako: ordu biko saioak izango dira, martitzen arratsaldez, urriaren 30ean eta zemendiaren 13an eta 20an, hain zuzen be.

Saioetan parte hartu nahi daben herritarrek edo taldeek galdetegian bertan topauko dabe izena emoteko aukerea.

Azkenik, alkateak herritar zein eragile guztiek parte-hartzea gura dau: euskeraz bizi diranei, euskerea ezagutzen dabenei zein euskerara hurreratzeko dagozanei parte hartu deien animetan doguz, guztiok garelako beharrezkoak euskerearen komunidadea sendotzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu