Eneko Lazkoz Errexil Sariketako finalera
2024-09-24 08:05 BertsolaritzeaSariketearen lehenengo kanporaketan Eneko Lazkozek puntu eta erdi atara eutsozan Ramuntxo Christyri.
Eneko Lazkoz Etxarri-Aranazko bertsolaria nagusitu zan, puntuazinoan bardintasun handia zala. Lazkozek finalerako txartela eskuratu du.
Hona hemen saioko sailkapena:
- Eneko Lazkoz-------------174,5
- Ramuntxo Christy-------- 173
- Eneritz Artetxe-----------172
- Aitor Servier-------------- 172
- Maddi Ane Txoperena-----169
- Oihane Perea-------------163,5
Urruñan Postako Gelan jokatu zan saioa eta Amaiur Lujanbio ibili zan gai-emoile lanetan.
Bigarren kanporaketea barikuan, irailaren 27an izango da 19:00retan leku berean. Bertsotan: Patxi Iriart, Eneko Abasolo Abarkas, Maddi Sarasua, Josu Sanjurjo, Miren Artetxe eta Aissa Intxausti. Gai-emoile lanetan: Xalbat Altzugarai.
Finalean saioko bi irabazleak eta lau puntuazino altuenak dituenek kantauko dabe urriaren 4an, Urruñan bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!