'Mapas y perros' liburua aurkeztuko dau Unai Elorriagak Bilboko Bidebarrieta Kuklturgunean
2024-09-23 12:28 KultureaEguenean, hilaren 26an izan da, 19:00retan, doban.
Mapas y perros obrea Iazko hezurrak liburuaren gaztelaniazko itzulpena da, 2014ko Kritika Saria irabazi eban eta Narratiba Sari Nazionaleko finalistea izan zan egilearen bosgarren eleberria. Unai Elorriagak itzuli dau Plasson eta Bartleboon argitalpen-proiektuaren ibilbideari hasierea emoten deutson obra hau. Irailaren 23tik aurrera liburudendetan erosi ahal izango da.
Unai Elorriagagaz batera, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da Plasson eta Bartleboonen editorea dan Alba Carballal.
Unai Elorriaga (Algorta, Getxo, 1973)
Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibersidadean eta itzultzaile eta irakasle lanetan ibili da. Saiakera eta kritika literario ugari argitaratu ditu, baita kontakizunak, umeentzako liburuak, eleberriak, baita antzezlan bat be. Elorriagaren eleberrien artean nabarmentzekoak dira 2002ko Narratiba Sari Nazionala irabazitako Un tranvía en SP, Kritikearen Sari Nazionala eskuratu eban Nosotros no ahorcamos a nadie, orain arte gaztelaniaz argitaratu ez dan eta orain Mapas y perros izenburupean argitaratzen dauen Iazko hezurrak.
Alba Carballal (Lugo, 1992)
Idazlea eta gidoilaria da. Tres maneras de inducir el coma eta Bailaréis sobre mi tumba (Seix Barral) eleberriak argitaratu ditu, baita Tu hogar en cualquier sitio (Flamboyant) be. Plasson eta Bartleboonen editorea da, literatura su motelean, eremu-sakontasuna eta begiradaren pazientzia aldarrikatzeko jaio dan proiektua, abiadura eta postureo garaietan hain ghatxak diranak.
Bidebarrieta Kulturgunea kulturea zabaltzeko gunea da eta helburuen artean literaturea, ezagutzea eta dibulgazino zientifikoa sustatzea dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!