Igorreko Inbiu, euskerearen aldeko giza mosaiko erraldoia egiteko eguna
2024-09-19 10:47 Euskerea berbagaiIrailaren 21ean, alkarte,ikastetxe eta herritarren laguntzeagaz.
Aurten Igorreko Udalak eta Katiuska ta Katiluk atonduta, orain arte herritarren erantzun handiz gauzatutako erronkei jarraipena emongo jake, besteak beste, Lip Dub herrikoia..
2024ko edizinoan, jaiak harago eroan nahi dau herritarren inplikazinoa, eta dei egin deutse alkarte, ikastetxe, inguruko biztanle eta hara hurreratzen diran persona guztiei, mosaiko erraldoi bat eregiteko, Igorrek eta Arratiak euskerearen aurrean konpromisoa erakutsiz, azpimarratu dau Olatz Urkiza Igorreko alkateak. Munduari erakutsi nahi deutsagu euskereak gure komunidadean dauen garrantzia. Erronka honen bidez, gainera, Igorre euskalduntzearen aldeko hartu-emonak, parte-hartzea eta herritarren laguntzea sustatu nahi dira. Horregaitik, oinarrizkoa da Igorreko talde eta alkarte enblematikoen, ikastetxeen eta auzokideen parte-hartze aktiboa, azaldu dau Urkizak.
Hitzordua irailaren 21ean izango da, 12:00etatik aurrera, eta bere helburua da Igorreko kale nagusian, Lehendakari Agirreren lehen zatian, euskerearen aldeko esaldi bat sortzea. Dronnagaz grabautako bideo batek eskualdean euskereari emondako babesaren indarraren testigantzea emongo dau.
Euskerearen aldeko jaia Igorren euskerearen ikurra dan Zuztertzuk alaituko dau, 4 Galtzagorri lagun dituala, horreetako batzuk, trikimakoakaz; eurekaz batera, Eingo trikitixa eta musika eskolako hainbat kidek be topaketea girotuko dabe, eta kalejira baten ostean, herri bazkari bategaz jarraituko dau jaiak.
Udalak honako modalidade honeetan parte hartzeko deia egiten dau:
- Arratiako Alkarteak eta Institutua: giza mosaikoaren letrak koloretako orriakaz sortuko ditue.
- Ikastetxeak, jubilatuak eta beste alkarte eta kolektibo batzuk: giza mosaikoaren esaldiaren kanpoko dekorazinoaz arduratuko dira, eta burua orri zuriz estaliko dabe, ondoren egingo dan esaldiaren argazkia garbitzeko.
- Gainerako Igorreko herria eta jente guztia: esaldiaren kanpoaldea zapiakaz edo eskuak altzauta apainduko dabe.
- Hori guztia argazki-kamera bi eta dron baten bidez grabauko da, ondoren komunikabideetan, webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko eta Igorreko memoria historiko-kulturalean txertatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!