Elgoibarko Lanbide Heziketearen 125. urteurrena ospatu dabe
2024-09-19 09:20 KultureaEtorkizunera begiratzeko aukerea be izan da.
Elgoibarko Lanbide Heziketearen 125. urteurrena ospatzeko, omenaldi hunkigarria egin da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta Aita Agirre Kultur Etxean. Ekitaldian izan dira Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Elgoibarko alkate guztiak, Lanbide Heziketako ikastetxeetako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak eta hezkuntza eta enpresa komunidadeko hainbat agintari eta ordezkari.
Beraz, ekitaldia espazio bitan egin da. Lehenik eta behin, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125. urteurreneko adierazpena sinatu baita. Mahai nagusian izan dira Maialen Gurrutxaga alkatea, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua, Jose Mari Beristain MEKAko zuzendaria, Alaitz Bastida LHko zuzendaria eta Garazi Ayesta. Bertan, akta historikoak irakurri eta oroitzapenezko dokumentua sinatu da.
Adierazpena sinatzea ekitaldiaren une nagusia izan da, udalerriak hezkuntzagaz eta lanbide heziketagaz dauen konpromisoa islatuz. Adierazpen horrek gogorararazoten dau orain 125 urte inaugurau zala Marrazketa Akademia, artisautza-industriako langileen prestakuntzea hobetzeko herritarrek eskatuta. Gaur egun, hezkuntza sistema barrituaren barruan dago, industria modernoaren beharretara egokitua eta unibersidadera edegia.
Ondoren, ekitaldiak Aita Agirre Kultur Etxean jarraitu dau. Bertan, Elgoibarko Lanbide Heziketearen hasierak autortu dira, Bernardo Ecenarroren figurak lehen Marrazketa Eskolearen sorrerean izan eban funtsezko zweregina azpimarratuz. Amadeo Aizpitarte, Lanbide Heziketako Eskola estadu mailako erakunde ofizial bihurtzearen buru izan zana. Ekitaldiaren zati honetan udalerriaren hezkuntza-ibilbidea autortzeko plaka oroigarri bi dagoz eta ohorezko aurreskua eskaini da, Elgoibarren prestakuntza teknikoa eta profesionala bultzatu eben oinarrizko personen autortzaz.
Hitzaldietan, Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak hezkuntza erakundeen eta enpresa sarearen arteko alkarlanaren garrantzia nabarmendu dau, eskualdean Lanbide Heziketeak arrakasta izan daian. Gaur urteurrena baino askoz gehiago ospatzen dogu; orain125 urte Lanbide Heziketeak tresna eraldatzaile bezela dauen garrantzia ulertu eben elgoibartarren ikuspegia eta determinazinoa ospatuz. Horreei esker, gaur egun Elgoibar makina-erremintan ez eze, ezagutzearen, enpresen eta enplegu kualifikatuaren sorkuntzan be erreferente da. Beti be, gizartearen beharrei erantzunez, menpekotasunen bat daben personak, erizaintzako laguntzaileak, gizarteratzea eta ume-hezkuntzea be prestatzen doguz. Holan, Elgoibar, industrian motorra izateaz gan, kapaz da zerbitzuen sektorean profesionalak trebatzeko, nabarmendu dau Gurrutxagak.
Bestalde, Pedrosa pozik agertu da ekitaldian alkartu dan ordezkaritza zabalagaitik, sendotasunaren eta ondoizatearen aldeko lana agirian jarten dauelako. Geure enpresek eta industriak behar dituan gaitasunetan trebatzen jarraitu behar dogu, eta, holan, geure herriko produkzino-sarea egiten lagunduko dogu. Horreezaz gan, ikasleei laguntzeko konpromisoa dogu: teknologietan, baita balioetan be, adierazo dau sailburuak.
Ekitaldia amaitzeko, taldeko argazki bat atara dabe, Elgoibarko alkateak, ikastetxeetako ordezkariak eta Hezkuntza sailburua bertan zirala, komunidadeak bere gazteen hezkuntzeagaz eta etorkizunagaz dauen batasuna eta konpromisoa sinbolizauta. Jardunaldia, azken 125 urteetan izandako lorpenen errekonozimendua ez eze, etorkizunera begiratzeko aukerea be izan da, prestakuntzan eta garapen profesionalean erreferente izaten jarraitzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!