'Agur esan barik bagoiez'

Bizkaie! 2024-09-19 08:02   Musikea

Gatiburen azken kontzertua 2025eko abenduaren 13an izango da Barakaldoko Bizkaia Arenan.

25. urteurrenaren bueltan, alde egiteko momentu egokia izango dalakoan, gernikarrak badoaz. Ondo, puntaren puntan egozala, urteurrenari zelan egin aurre eta pentsetan egozala, ixteko be ez zala momentu txarra izango eta holan egin dabe, pentsau eta egin.

Talde beteranoa, ehundako kontzertu, kolaborazino, hartu-emon, esperientzia eta hamar bat disko bizi ondoren, Exkizu taldean be ezagutu genduan Alex Sardui baina badoaz, olgetan, jentea jantzan jarten, Sarduiren estiloari ezin eutsiz eta Bixotza suten, ahaztuko ez doguzan kantuak, besteak beste, Euritan dantzan, Lorak eskeintzen, Bixotza suten eta Musturrek sartunde betirako geratu dira gure artean. Musikea barruan daroe, daroagu eta Agur Esan barik Tour kontzertu handi horren zain, nozonoiz bakarka edo alkarregaz agertzea espero dogun momentuan, agurrik ez, gero arte.

Sarrerak: irailaren 23an goizeko 8:00etan. 

Eutsi goiari!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu