Piz Boe, Dolomitetan ederrena
2024-09-19 08:00 Ibilian-ibilianAlpeetako 3.000 metroko mendirik ezagunetako bat da.
Giroko hainbat portu mitiko bisitauko doguz Dolomitetatik zehar egingo dogun bidaian; horreen artean, Bordoi Pass, geure lehenengo geldialdia. Canazei herria pasau eta portua igongo dogu autoz.
3.152 metrotako Piz Boe mendia, Italiako Alpeetako 3.000 metroko mendirik ezagunenetako bat da, igoteko aukera ugari ditu. Teleferikoa hatxez betetako bidea izan arren, igotea nahiko erraza da. Hori guztia aurrez jakinda, bazkalordu ostean igon genduan Bordoi Pass. Ganera, eguraldi ona iragarrita egoanez, primerako plana da.
Goizean, barriz, Malé eta Trento bisitetan, Alex Txikon alpinistak herrian eskainitako berbaldian izan ginan. Malé, benetan herri bizia, txikia eta ederra da. Horren ostean, Dolomitetako toki ezagunetaz disfrutau genduan: benetan ikuspegi koloretsua eta malkartsua.
Bordoi Pass igotzn hastean, lehenengoko zatia pista antzerakoa da. Beraz, kontuz ibili beharko dogu bertatik bajatuten diranakaz, izan be, hatx zatiak bota leikiez.
Lehen aterpera heltzeko teleferikoa dagoanez, mendizale asko dagoz; beraz, argi ibili. Aurrera eginez, zig-zag guztia zeharkatuz, lehen aitatutako aterpea ikusten dogu eta handik sekulako ikuspegia dago. Lekuak, Piz Boe dauka izena eta hori da geure ibilbideko helmugea. Poliki-poliki bertara joango gara.
Hori bai, momentu baten, ferrata antzeko eskailarea pasau behar dogu, teknika pixkat eskatzen dauana, baina ez asko. Beraz, lasai gainditu ahal izango dogu. Behin helduta, ikaragarrria da; ganera, aterpea topera egoan! Bidean ezagutu genduzan gazte batzuk lo egin gura bertan baina ezin izan eben; 3.000 metrotara halako leku baten lo egitea, izugarria izan behar da.
Benetan erraza da mendia igotea, izan be, oso ondo dago seinalizauta. Geuk, jatsierea leku bardinetik egingo dogu, baina bide ugari eta zirkularrak egiteko aukerea be badago. Askok egiten daben ibilbidea da, beraz, ordu egokia aukerau eta disfrutau!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!