Knörr beken laugarren edizinoa euskerearen inguruan ikertzeko ikasle bila
2024-09-17 12:55 Euskerea berbagaiArabako Foru Aldundia Euskal Herriko Unibersidadeagaz alkarlanean dabil.
Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak laugarren aldiz jarri ditue martxan Henrike Knörr bekak, euskerearen erabilerea helburu daben ikerlanak bultzatzeko eta sustatzeko, Arabako Lurralde Historikoan oinarrituta. Jone Berriozabal Bardintasun, Euskera eta Gobernantza diputaduak nabarmendu dauenez, "pozgarria da ikustea orain arte emondako lau bekak gure lurraldean euskerearen ezagutzea aberasten daben lau proiektu interesgarri bihurtu dirala".
Foru ordezkariagaz batera izan dira Garikoitz Knörr, Henrikeren semea, Victor Moreno, Euskal Herriko Unibersidadeko Kultura zuzendaria eta Mikel Gartziarena, 2022ko edizinoko sarituetako bat: "aakizuenez, foru erakundeak urteak daroaz euskal hiztunak eta euskaldunen sareak aktibetan eta Lurraldean euskeraz biziteko aukerak bermatzeko baldintzak sortzen laguntzeko politikak ezartzen. Helburu hori lortzeko oinarrizkoa da prozesuari berari buruzko ikerketea bultzatzea eta, horregaitik, EHUgaz akarlanean jarraitzen dou, hizkuntza-ikerketea azpimarratzen daben sariak atontzen, hau da, euskerearen erabilereari buruzko ikerketa-lan monografikoak eta master amaierako eta gradu amaierako lanen proiektuak sustatuz, bertatik eta Arabatik ", azaldu dau Berriozabalek.
"Baina erronka eregitzailea izateaz gan, Henrike Knörr ikerketa-sariak urtez urte egingo deutsagun omenaldi xumea be izan nahi dau. Guretzat eta niretzat oso pozgarria da gaur be Henrike Knörren omenezko ekitaldi bat egiteko aukerea izatea. Euskerea babesteaz gan, sari haoneek omenaldi bat be badabe, lehen esan bezela, EHUren Gasteizko Letren Fakultadeko katedraduna izan zanaren omenez", gaineratu dau.
Gehienez 2.000 euroko diru partidea daben sari bi horreek eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 16an amaituko da. Proposamenak deialdian agertzen diran erispideen arabera balorau eta puntuauko dira (proiektuaren asmoa eta interesa, Araban euskerearen erabilerea normalizetako egiten daben ekarpena, ebaluazino orokorra, garapen-mailea, bideragarritasuna, curriculum vitaea eta espediente akademikoa eta masterreko azken lana.
Hain zuzen be, 2022an bekearen irabazleetako batek, Mikel Gartziarenak, bere ikerlana aurkezteko aukerea izan dau egunotan: Hizkuntz sinismenak eta ume eta lehen hezkuntzako irakasleen jarrerak: euskerearen egoerea eta erronkak Arabako hezkuntza eleanitzaren testuinguruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!