3 saio eta 120 entzuletik gora Bardoetako lehenengo astegoienean

Bizkaie! 2024-09-17 07:57   Bertsolaritzea

Lesakan, Sunbillan eta Lizarran jokatu dira.

Hor gu!, Malerreka ez da Baztan, eta Manteleko Sobrak izan dira talde irabazleak eta bigarren fasera pasetako bidean lehen puntua jaso dabe.

Hiru saiok emon deutse hasierea 2024ko Bardoei, hain zuzen be, Lesakan, Sunbillan eta Lizarran jokatu dira lehenengoo hiru saioak, barikuan eta zapatuan, 120 lagun baino gehiagoren aurrean eta giro ederrean. Martxan dira beraz 2024ko Bardoak.

Barikuan saio bi izan ziren. Lehenengoa, Lesakako Beheko plazan, eskualdeko Hor gu! eta Erronkari-Iruñerriko Errimaren matxinatuak taldeen artean. 40 lagun inguru batu ziran etxeko taldeko hiru bertsolariak eta talde bisitariko hirurak entzuteko eta itxura polita hartu eban plazeak. Gai-emoile lanetan, Uxue Mesa, Ane Telletxea eta Iratxe Muxika ibili ziran. Ariketa guztiak egin ondoren, Bortzirietako taldeak eskuratu eban puntua. Bertsolari eta ikusleak giro onean ibili ziren, Bardoetan ohikoa izaten dan bezela.

Sunbillan jokatu zan barikuo bigarren saioa, Ulibeltza Alkartean. Bertan izan ziran kantari Malerrekako Malerreka ez da Baztan taldea (etxekoa) eta Irurtzun eta periferiako Pikutara goaz, 40 lagun ingururen aurrean. Gaizka Baigorri, Xuban Etxegia eta Jon Aldabe ibili ziran gai-jartzaile lanetan eta etxeko taldearentzat izan zan puntua.

Zapatuan, Lizarran jokatu zan saioa, La Bota peñan, 40 bat lagunen aurrean. Lizarrako Assurancetorurix eta Leitza-Altsasu-Barañaingo Manteleko sobrak taldeak izan ziran kantari, Ekhiotz Prieto gai-jartzailearen aginduetara. Epaileek eta publikoak holan erabagita, talde bisitariak eroan eban puntua. Amaieran otordua egon zan parte-hartzaile eta ingurukoentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu