Euskadiko kultura-sistemea indartzea, euskeraren erabilerea areagotzea eta herritarrak aktiboagoak izatea

Bizkaie! 2024-09-16 07:45   Euskerea berbagai

2024-2028 legealdirako lehenlehendakariordetza, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren helburu nagusiak.



Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak agerraldia izan du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean datozen lau urteotarako bere Sailak finkatu dituen erronka eta helburu nagusiak azaltzeko. Bengoetxea lehendakariordeak esan duenez, kultura, hizkuntza eta kirolaren bidez lortzen diren konexioei esker, euskal gizarteak kohesioa eta nortasuna lantzen ditu. Eragileen arteko konexioak areagotzeko lan egingo duela azaldu du herritarrak Euskadin sortutako kulturaz harro egoteko, euskararen erabilera areagotzeko eta jarduera fisiko gehiago egiteko. Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera Eusko Legebiltzarrean izan dira Andoni Iturbe Kultura sailburuordea, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politika Sailburuordea eta Gorka Iturriaga Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria. Bere interbentzioa 4 atal nagusitan banatu du: idea nagusien laburpena, egoerearen analisia, erronkak eta arlo bakotxeko arlo nagusiak.

Konexinoak sortzea, gure zereginik nagusiena

Kulturak, hizkuntzak eta jarduera fisikoak eta kirolak pertsona berriekin lotzen gaituzte eta gaitasuna dute mundu berriekin konektatzeko. Horrela, eragile desberdinen arteko lankidetza zeharkako lerro bat izango da. Beste zeharkako erronka emakumeen presentzia eta lidergoa aldarrikatzea izango da bai kultura, hizkuntza politika eta kirolean. Azkenik, euskerea bera zeharkako lerro bezela be ulertzen da, politika publiko guztien kudeaketan integrau behar delako, esan dau. Aldi berean, Bengoetxea lehen lehendakariordeak nazinoartekotzeari garrantzia emon deutso, izan be, munduan egoteak munduan eragitea esan nahi du, nazioarteko dialogoan aktore izatea. Norbererenetik abiatuta unibertsala izateko gaitasuna lantzea da erronkea”, aitatu dau. Horretarako Etxepare Euskal Institutuaren kultura diplomaziaren garrantzia azpimarratu dau, baita EITBrena be. Azken honi jagokonez, legealdi honetan indartu egin behar dala esan dau bidelagun izan beharko baita hizkuntza teknologiak garatzeko eta euskerazko edukiak eta produktuak sortzen laguntzeko.

Lehen lehendakariordeak ondokoa defendidu dau: Kultura nortasuna emoten euskun elementua da eta, aldi berean, lotzen gaituena; talde, kolektibo, komunidade baten parte sentiarazoten gaituana. Azken finean, kultureak herri egiten gaitu. Esangura horretan, herritarren pertzepzinoetan eragin nahi dauela nabarmendu dau eta gizarteak Euskadin sortutako kulturaz harro egotea nahi dauela adierazo dau. Horretarako lanabesa 2028 Kultura Plan Estrategikoa da. La atal nagusitan banatzen da: sorkuntzea (artista eta sortzaileei beren talentua garatzeko tresnak erraztea), eskaintzan (sortzen dan kulturea herritarren esku jarteko azpiegiturea eta konexinoak indartu) transmisinoa edo ondarea (joanari etorkizuna emotea) eta digitalizazinoa (azken hiru atalak eraginkorragoak egiteko). Holan, sailburuak hurrengo ekimenak azpimarratu ditu:

  • Kulturearen euskal sistemearen lege barri bat, eragileen koordinazinoa sendotu, gizartearen aniztasuna aintzat hartu eta kulturea eskuragarriagoa egitea helburu izango dauena.
  • Nazino Batuen 2030 Agendan kulturea eta hizkuntzeagaz lotutako 18. helburua garatuko da.

  • Artista eta sortzaileen lan-baldintzak bermatzeko eta hobetzeko proiektu barri eta barritzaile bat onartuko da.
  • Euskal sortzaileen mobikortasuna babestea nazinoarteko jaialdi, azoka eta foroetan.
  • Euskadiko museoen sareko lana bultzatzen jarraitzea, espazioak gehiago koordinetako eta, era berean, artearen euskal sistemea indartzeko.
  • Prestatzen dabizen gazteenen sormen-gaitasunak eta -talentua sustatzea, horreei aholkuak eta laguntzea emoteko inkubagailuak abian jarriz.
  • Irakurketea sustatzeko ekintza-plan bat martxan jartea, batez be gazteei zuzendua.

  • Eskualdeak bizibarritzeko plan estrategikoetan aktiboki parte-hartzea, kulturea eta ondaretik balio publiko barriak eta garapen-aukera gehiago sortu ahal izateko.

Hizkuntza Politikea

Elkarregaz euskararen gizarte-erabilerea areagotzeko jauzia emotea da helburu nagusia. Lehen lehendakariordeak autortu dau euskerearen egoerea hobea izan daitekela baina emondako aurrerapausoak onartzea eta autortzea etorkizuneko erronkei erantzunik onena emoteko lehen pausoa dala esan dau. Adostasunaren garrantzia azpimarratu dau: batera egingo dogu. Guztiok gara beharrezko guztionak diran helburuak lortzeko. Horretarako erreferentziazko dokumentua AROA Marko Estrategikoan jasotakoak garatuko dituela esan dau:

  • Edozein dala ere herritarraren egoerea, euskeraz gehiago eta errazago ikasteko aukerak handitu: dobakotasuneko bideari jarraituko jako.
  • Eskolaz kanpoko ekosistemea euskaldunagoa lortu nahi dogu. Holan, ituna propondu dau EAEko udalerri guztietan eskolaz kanpoko jarduerak euskeraz izateko.
  • Ingurune digitalean euskereak leku gehiago izatea. Ikerketa zentro eta enpresen arteko konexinoak sustatuko ditu arlo digitalean eta merkatuan euskereak presentzia izan daian Eremu sozioekonomiko publiko zein pribatuan euskeraz lan egiteko aukerak handituz.
  • Adostasun soziopolitikoa lortu behar dogu lan munduan euskereak lekua irabazi daian.
  • Europan euskerearen ofizialtasuna lortzea legealdi honetako beste erronka nagusia da.

Hori guztia posible egiteko beharrezkoa da euskerea emozino positiboakaz lotzea, liskarrak alde batera itxita: danon indarrak batu eta konektatu behar ditugu datozen urteetan izango dan Euskaraldia ekimena izango da, jarrera eta eginkizun horren erakuslea.

Jraduera fisikoa eta kirola

Lehendakariordeak idea nagusi bi zehaztu ditu: Euskadi Europako gizarte aktiboenen artean kokatu nahi dugu eta, aldi berean, kirola Euskadi nazioarteko mapan kokatzeko funtsezko elementua izan daiten lan egingo dogu Hola,n 5 lan-arlo jarraituko dirala azaldu dau:

  • Jarduera fisikoa osasunagaz lotu: kirol txartelaren ezagutzea bultzatu, Mugiment Programea bultzatzen jarraitu eta Jarduera Fisikoaren Euskal Plana garatuko dala aurreratu dau.
  • Goi mailako kirola. Basque Team zentro berria martxan jarri, promesak eta talentuentzako ekosistema hobetzea eta euskal kirolarien ibilbide osoaren zehar bidelagun izatea.
  • Nazioartekotzea eta selekzioak. Selekzinoen ofizialtasunean aurrera egitea erabagiten daben euskal kirol-federazinoei lagunduko jake.
  • Baloreak sustatu. bardintasuna eta ekidadea lortzeko bideratutako ekintzak sustatzea.
  • Tradizinoa: Euskal pelotea, herri kirolak edo arrauna kirol estrategikoak dira eta estrategikoki sustatu, bultzatu eta hornidu behar ditugu.

Bengoetxeak Kultureak Euskerak, Jarduera fisikoak eta Kirolak konexinoak sortzen dituela eta hobeto biziteko lagungarriak dirala adierazo dau eta horregaitik sendotu, indartu eta zabaldu nahi dituela herritar guztien artean. Helburu honi ekiteko Legebitzarreko talde danakaz konexino eraginkorrak eta positiboak lortzea espero dauenaren ideagaz amaitu dau bere agerraldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu