Carlos Sadnessek eguenean inaugurauko dau Hiriz Hiri 2024 udagoieneko musika zikloa
2024-09-16 09:58 MusikeaMagical Realism lana aurkeztuko dau BBK Salan.
Datorren eguenean (irailaren 19an) Carlos Sadness abeslari eta konpositore bartzelonarrak Sala BBKren udagoieneko Hiriz Hiri musika zikloa inaugurauko du. Helburua da hirugarren edizino honetan, kontzertuak areto formatuan (jarlekurik barik) eskaintzea publikoak artistakaz hurrekotasun berezia izan daian aire zabaleko makro-jaialdi masiboen udako denporaldiaren ostean. Aurtengorako, gaur egungo musikearen hiru izen handi, oraintsu disko barria kaleratu izanagaitik puntaren puntan dagozanak aukeratu ditue; hemendik zemendira bitartean Bilboko aretoa bisitauko daben artistak. Sarrerak salgai dagoz bai webgunean, bai Sala BBKren leihatilan, eta prezioak 13 eta 35 euroan dagoz (gehi gastuak).
Latinoamerikan bere aurreko diskoagaz (Tropical Jesus, 2020) bikain ibili ondoren, Sadness-ek Magical Realism aurkeztuko dau eguenean Bilbon, bere bosgarren diskoa, orain lau hilebete argitaratutakoa. Munduko musika espainiarraren izen handienetakoa: hilero ia miloe eta erdi entzule ditu Spotifyn, Latin Grammy bat irabazi dau eta Estaduko musikari bakarra izan zan FIFA bideo-joko ezagunaren soinu-bandan sartu zana. Sala BBK-ko kontzertua euren abesti barriez zuzenean gozau ahal izateko lehen aldietako bat izango da areto batean, aurtengo zuzeneko gehienak jaialdietan izan baitira. Era berean, Estaduan egingo duen azken kontzertuetako bat izango da, irailaren amaieran Kolonbia, Venezuela, Peru, Ekuador, Mexiko, Guatemala, El Salvador eta Costa Rican izango baita. Katalanak Latinoamerikan izan dauen arrakastearen adibide garbia da "Magical Realism" lanean Mexikoko musikearen hiru izarren kolaborazinoa izan dau: Ximena Sariñana, Carla Morrison eta Melissa Robles.
Hiriz Hiri 2024ren bigarren zita bikotxa izango da, Ivan Ferreiro galiziarrak hasiera batean iragarritako datarako (zemendiak 1) lau hilebete lehenago agortu baitzituan sarrerak, beraz, urriaren 31n, eguenean, bigarren kontzertua eskainiko dau. Gaztelaniazko egungo pop-rock eszenan erreferentea eta eragin handikoa, Ferreiro Bilbora helduko da Trinchera Pop diskoa aurkezteko birearen arruan.
Hiriz Hiri 2024 zemendiaren 9an, barikuan, zarratuko dau BALA emakumezkoen bikoteak. Ferreiro, Anxela Baltar (gitarra) eta Violeta Mosquera (bateria) lako galiziarrek be hamarkada bat daroe punk rocka produziduten Erresuma Batuko, Japoniako, Australiako, Estatu Batuetako zen bestelako herrialde batzuetan. Laugarren diskoa kaleratu eben, "Besta" izenekoa eta bertan parte hartzen dabe Ana Curra ikonikoak eta Tanxugueiras galiziarrak be.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!