Esne Beltzak azken kontzerturako aforoaren erdia saldu dau

Bizkaie! 2024-09-16 07:50   Musikea

Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao edota El Canijo de Jerez be izango dira Bilbao Arenako kontzertuan.

Esne Beltza talde gipuzkoarrak bere agurrerako kontzertua iragarri dau 18 urte plazarik plazab ibili ondoren; eta azken kontzertua ez da edozelakoa izango, Bilbao Arenan izango dalako kontzertua, 2025eko zezeilaren 1ean.

Lagun handiz inguratuta joko dabe Bilbon, besteak beste, Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao edota El Canijo de Jerez izango dituelako alboan. Taldeak adierazo dauenez, “jai bat izan zan gure hasierea, eta jai handia izango da despedidea, danik eta alaiena. Aldarrikapenak ahaztu barik, alaitasuna burruka tresna lez erabili dogulako hasiera beretik. -Altzau eskua herriagaz bazagoz- dino gure azken kantuetako batek eta herriagaz jantzan nahi dogu gure zuzeneko azken kantua”.

Ondokoa da taldeak aurkeztutako idazkia:

Gure behiak ez dau esne gehiagorik, ziklo bat zarratzen dogu, eta ziklo hori alaia bezain ederra izan dala zabaldu nahi dogu lau haizetara, horregaitik asmoa da ate hori behar dan bezela itxi, geu izan garen esentziari helduz.

Esne Beltza emon dauen behiak baditu txahalak, aratxeak, eta horreek jarraituko dabe bere esnea zabaltzen Euskal Herrian, gehien maite dabena eginaz, musikea eta jantza. Esne Beltza familia bat da, hori aldarrikatu dogu urte luzez, eta familia horregaz egingo dogu azken jaia Bilbon, musikari lagunak gonbidau ditugu jai horretara, eta gure zaleei bertaratzeko dei egiten deutsegu.

Bihotz formea dauen mundu bat osotu dogu alkarregaz, koloretsua, alaia; eta errespetua, miresmena eta eskerra luzatzen deutseuegu geugaz egin douen guztioi. Ugaria ezingo dabenak Miribillan geugaz egon baina horreek danak gogoan kantau eta jantzan egingio dou. Marabilla izango da Miribilla.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu