Urriaren 6an egingo da Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen II. topaketea

Bizkaie! 2024-10-03 07:59   Bertsolaritzea

Bilbon izango da topaketea.

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* II. Topaketea Bilbon egingo da. Orain urte bi egin eben lehenengoa Markina-Xemeinen eta orduko esperientzia ederra errepetiduteko gogoz atondau dabe bigarrena.

Egitaraua

  • 12:00etan Batzeko ordua izango da Bilboko Errondabide tabernearen parean. Bilboko alde zaharrean zehar potea girotua egingo da Garazi Navarro Ugarteburu, Irune Basagoiti Agirre, Ixone Asategi Narbaiza eta Maite Sarasola Isazelaia bertsolariakaz.
  • 14:30ean, bertso bazkaria Kalderapekon. Jone Uria Albizurik eta Nerea Ibarzabal Salegik kantauko dabe. Bazkarirako txartelak 28 euroan salgai dagoz hemen. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 30a izango da.

Bigarren topaketa honen helburu nagusia bertsoaren inguruan gabizan emakumeak batzea eta eguna giro ederrean pasetea da. Topaketearen talde atontzaileak urte birik behin egitea pentsatu dau, alkartearen ganerako ekimen nagusien antzera. Urriaren 6ko helburua, beraz, Bizkaian bertsoaren inguruan dabizanak akar ezagutu eta saretzea izango da, bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota atontzaileak izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu