Martxan da euskaltegietan matrikuletako kanpainea

Bizkaie! 2024-09-13 12:18   Euskerea berbagai

Laguntzak emongo dira euskerea ikastea errazagoa eta merkeagoa izan daiten.



Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak hasierea emon deutso 2024-2025 ikasturtean euskaltegietan matrikuletako kanpaineari Bilboko Bilbo Zaharra Euskaltegian, ikasleakaz eta euskerearen sustapenari lotutako hainbat eragilegaz batera. 24/25 ikasturtea euskal gizartea euskaltegietara euskerea ikastera joan daiten bultzatzeko erraztasun eta laguntza ekonomiko gehiagogaz hasi da da, izan be, lehendakariordearen arabera, euskerea gizarte-kohesinorako elementu izan daiteke. Eskaini dauen hitzaldian, lehendakariordeak gogorarazo dau euskaltegietako ikastaroen eskaintzea oso zabala dala, ikaslearen beharretara egokitua (presentziala, erdi-presentziala edo ez-presentziala). Erraztasun horreez gan, familien ahalegin ekonomikoari erreparau deutsagu, adierazo dau: ia 8 miloe euro bideratuko ditugu euskaltegira etorteko aukerea guztion eskura egon daiten. Gaur egun, euskerea ikasteko maila guztiek (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) laguntzak jasoten ditue: ez dogu nahi egoera ekonomikoa eragozpena izatea euskerea ikasteko prozesuan. Ateak edegitea da asmoa lgun eta aukera barriei, mundu barri bati. Bereizten gaituen elementuak alde batera itxi eta batzen gaituenaren alde, hau da, euskerearen alde lan egin nahi dogu, adierazo dau Ibone Bengoetxeak.

Laguntzen ezaugarriei jagokenez, barritasun nagusia da A1 mailarako laguntza ekonomikoa da. Gaur egun, euskaltegietako ikasleen % 10 inguru etorkinak dira eta % 12 beste autonomia-erkidego batzuetakoak. Helburua da kolektibo horreetako personak euskerara erakartea, matrikulearen laurena ordainduz, geroago berreskuratzeko aukereagaz.

C1 mailan euskeraz berba egiteko gaitasuna hobetu nahi daben 16-18 urteko gazteek matrikula sinboliko bat pagauko dabe, geroago berreskuratzeko aukereagaz. A1, A2, B1, B2 eta C1 mailatan ikasten eta hobetzen jarraitu nahi daben 16 eta 30 urte bitarteko ikasleek, barriz, ikasturtearen hasieran ordaindutakoa berreskuratu ahal izango dabe mailea gainditu edo egiaztatu ondoren. Ganerako ikasleek be, C1 edo C2 mailea egiaztatzen badabe, laguntzea izango dabe.

Kontuak ontu, euskerea ikasteko sistema merkeago baten aldeko apustua emoitza onak dakarz: urtearen amaierarako 7.000 ikaslek eskatuko dabe dirulaguntzea. Adibide modura, azaldu dau C1 mailako 16 eta 18 urte arteko ikasleen kopurua bikoiztu egin dala eta A1 mailako ikasleena nabarmen igotea espero dala.

800 ordu baino ez

Lehendakariordeak azaldu dau euskerea ikastea aukera bat dala. Aurtengo ikasturteko matrikulazino-kanpainea idea horri lotuta dago: 800 ordu baino ez dituzu behar euskerea ikasteko eta bizite aldatuko jatzu betirako, euskeraz bizi ahal izango zara eta hartu-emon gehiago izango dozuz. Bengoetxeak euskaltegi batera hurreratu eta urratsa egitera animau dau gizartea.

Erakundeen presentzia

Aurkezpenean, lehendakariordeagaz batera, honako honeek izan dira: Hizkuntza Politikarako sailburuorde Aitor Aldasoro; Bilbo Zaharra Euskaltegiko zuzendari Jon Maguregi; HABEko zuzendari Jokin Azkue; Arabako eta Bizkaiko aldundietako,Bilboko Udaleko, UEMAko eta EUDELeko ordezkariak eta euskaltegietako ordezkariak eta ikasleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu