Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestreak eta SGAE Fundazinoak bat egin dabe
2024-09-13 07:55 MusikeaKontzertua & Proiekzioa eskainiko dabe irailaren 21ean, 18:00etan, Belodromoan, doban.
Musika-kontzertua klasiko bihurtu da dagoeneko Donostia Zinemaldian; Belodromoan 3.000 lagun sartzen dira eta aurten Juan Jose Ocon donostiarra izango da orkestra zuzentzearen arduraduna zine eta soinu-banden buztarketan.
Aurtengo Kontzertua & Proiekzinoa ikuskizunerako hamar filmetarako musikearen egokitzapena atondu dabe. Oraingo honetan hautatutako musikagile eta filmak honakoak dira: Alfonso de Vilallongaren La librería, Joseba Beristainen Kantauri, Antón García Abrilen El hombre y la tierra, Xavier Fonten Soy Nevenka, Alicia Moroteren Emilia, Manel Gil-Ingladaren D´Ortagnan eta hiru mosketxakurrak eta Paula Olazek lau film barrubatzen dituan Suitea eskainiko deuskuexz (Alguien que cuide de mí, Verano en rojo, Calladita eta Bajo terapia).
Kontzerturako, Euskadiko Orkestreak Ainara Ortegaren ahotsa izango dau agertokian, La librería eta Kantaurin parte hartuko dauena; Andra Mari Abesbatzarena Kantaurin, Paula Olazen Suitean eta D'Ortagnan eta hiru mosketxakurraken, eta Cibran Seixo biolinistea izango dau konbidadu Soy Nevenkan.
Joan dan urteetan bezela, kontzertuan ikusizko elementu bat gehituko da: musikea pelikuletako eszena-muntaketa baten proiekzinoagaz buztartuko da 400 m2-ko pantailan eta muntaketa hori Morgancrea taldeak sortu dau kontzertu honetarako beren-beregi. Horrezaz gan, musikagileetako batzuk kontzertura bertaratuko dira Belodromoko oholtzan euren lana aurkeztera.
Sartzea doban da eta nahikoa dozu gonbita irailaren 14tik 20ra Donostia Zinemaldiaren Kursaaleko informazino-puntuan jasotea, 09:00etatik 20:00etara, edo Donostia Turismoren bulegoan, astelehenetik zapartura 09:00etatik 20:00etara, eta domekan, 10:00etatik 19:00etara. Azken sarrerak Belodromoko leihatiletan eskuratu ahal izango dira goizeko 10:00etatik aurrera.
Programea
- Alfonso de Vilallonga: La librería (Isabel Coixet).
- Joseba Beristain: Kantauri (Xabier Mina + Isaias Cruz).
- Antón García Abril: El hombre y la tierra (Félix Rodríguez de la Fuente).
- Xavier Font: Soy Nevenka (Iciar Bollain).
- Alicia Morote: Emilia (Miguel Ángel Calvo Buttini).
- Paula Olaz: Suite.
- Alguien que cuide de mí (Elvira Lindo + Daniela Fejerman).
- Verano en rojo (Belén Macías).
- Calladita (Miguel Faus).
- Bajo terapia (Gerardo Herrero).
- Manel Gil-Inglada: D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak (Toni García).
Musikariak
- Juan José Ocón, zuzendaria.
- Andra Mari Abesbatza.
- Ainara Ortega, abeslaria.
- Cibran Seixo, biolina.
- Euskadiko Orkestrea.
Ganerakoan, SGAE Fundazinoak beti egin dau zinemeagaz bat eta 2012tik, SGAE Fundazinoak alkarlanean atondu dau Made in Spain atala, lehiakorra ez dana, azken urtean produzidutako 21 espainiar filmen aukeraketea batzen dauena, estreinau edo ez, eta, horretarako, jaialdiak nazinoartean zabaltzeko plataforma bikaina eskaintzen dau. Lanok irailaren 20tik 28ra izango dira Madrilgo Berlanga aretoan.
Egile eta Editoreen Alkarte Nagusiak (SGAE) genero ikuspegiko gidoi onenaren Dunia Ayaso saria be emoten dau. Aurten, irailaren 27an izango da, 16:30ean, Kursaal Jauregian. Igaz, Elena Martín Gimeno zuzendariaren lana autortu genduan baina aurretik irabazleak izan dira Carla Simón (2017) Verano 1993 filmagaitik, Arantxa Echevarria Carmen y Lola (2018), Belén Funes A Thief's Daughter (2019), Pilar Palomero The Girls (2020) estreinako filmagaitik.
Horrezaz gan, Euskadiko SGAEren Lurralde Kontseiluak Zinemaldian euskal gidoi onenari emoten deutson saría be hor dago; zortzigarren edizino honen irabazlea irailaren 24an ezagutarazoko da. Orain arteko irabazleen artean, José Mari Goenaga, Aitor Arregi, Maider Oleaga, Marina Parés, Telmo Esnal, Iñaki Rikarte eta David Pérez-Sañudo dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!