XV. Argia Ereiten Sarirako hautagaitzak proponiduteko epea zabalik dago urriaren 20era arte
2024-09-12 10:00 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak atondutakoa da euskerearen gizarte erabilerea babesteko.
Euskerearen erabilerea sustatzea eta zabaltzea da asmoa, arlo horreetan nabarmendutako erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea. Hautagaiak aurkezteko fitxea posta elektronikoz bajau eta euskara@getxo.eus helbidera bialdu daiteke, baita durangokoazoka.eus webgunean dagoan formularioa be bete daiteke. Saria Ibon Garagarza eskultore getxotarraren lana da. Irantzu Uriarte Euskera zinegotziak, beste urte batez, getxotarrak animetan ditu
lanean, aisialdian, sare sozialetan, egunerokoan eta estelakoetan euskerea sustatzen daben persona, taldea, alkarte zein saltokiaren izenak proponidu deiezan.
Kontuak kontu, lehenengo edizinoan Laura Lapeyra izan zan irabazlea, Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde egindako lanagaitik.
Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zan, bizitza osoa hizkuntzea sustatzera dediketeagaitik; hirugarrena San Nikolas ikastoleak irabazi eban, bere 50.urteurrenean euskerazko heziketan egindako lanagaitik; laugarrena Nahikari Ayorentzat, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzearen alde egindako lanagaitik; bosgarrena Gobela Ikastoleak eroan eban saria, bere 50.urteurrenean; seigarrena Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleentzat, euskerearen alde egindako lana eta bereziki udalerrian orain 20 urte baino gehiago martxan jarritako Berbalaguna autortzeko, zazpigarrena Goñi familiarentzat, Getxogaso gasolindegian egindako lanagaitik, zortzigarrena Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol
jardueran euskerea sustatzeagaitik; bederatzigarrena ALBErentzat 1980an sortu zanetik euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik; hamargarrena Maren Goienaga Madariaga, C.D. Galea Senior A taldeko entrenatzailearentzat, klubaren barruan euskerea sustatzeagaitik, hamaikagarrena Victoria Bengoa, Josu Larrañaga eta Armando Llamosasentzat, toponimia ibilbideen diseinuan eta edukien lanketan egindakoagaitik, hamabigarrena Joserra Onaindiarentzat euskeraz biziteko jarrera nekaezinagaitik eta igaz, hamahirugarrena Geroa ikastolarentzat, bere 50 urteko ibilbideko konpromisoa eta lana autortzeko.
Iaz, Haria Getxoko euskal gazte aisialdi alkarteari emon jakon saria, nerabeentzako euskerazko jarduerak era
boluntarioan atontzeagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!