Urretxun eta Lasarte-Orian hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2024-09-12 09:27   Bertsolaritzea

48 bertsolari, 16 gai-jartzaile, 15 epaile eta laguntzaile izango ditu txapelketeak

Danetara, 16 saio izango dira txapelketan, hiru fase eta finala: zazpi final-zortziren, bost final-lauren, hiru finalaurreko eta finala hain zuzen be.

Lehen saioa Urretxun izango da, Labeaga aretoan (hilak 14, Labeagan) eta bigarrena Lasarte-Orian (15ean, Manuel Lekuona kultur etxean).

Epaileak, saio bietan, ondokoak izango dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

Bost urteko hutsunearen ostean heldu da txapelketea, urteurren berezian. Halanda ze, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean bezela, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan be Gipuzkoako lehen-bertso eskolearen 50. urteurrena izango dabe gogoan. Ganera, udabarriko faserako sortu zan irudiari hirugarren dimensinoa emon deutso Unai Gaztelumendik.

Saio guztietako sarrerak salgai dagoz hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu