XXXVI. Ziortzako Kontzertuak zikloan irailaren 14an izango da lehenengoa

Bizkaie! 2024-09-12 12:00   Musikea

Zikloa Ziortzako kolegiatan egingo da.

Antxinako musika zikloaren aurkezpena egin dabe gaur, hilak 12, Bilboko BBK Salan. Ziortzako Kontzertuak Kultur Elkarteak eratutako zikloak hainbat laguntzaile ditu: BBK Fundazinoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Gondra-Barandiaran Fundazinoa, Ziortza-Bolibarreko Udala.

Aurkezpenean parte hartu dabe, besteak beste, Gorka Martínez BBKren Zuzendari Nagusiak, Begoña de Ibarra Zuazo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendari Nagusiak, Guillermo Barandiaran Gondra-Barandiaram Fundazinoko zuzendariak, Andoni Lariz Bustindui Ziortza-Bolibarreko Udaleko alkateak.

Musikarien aldetik, Asier Polo, biolontxelo eta Koldo Narbaiza Ziortzako Kontzertuak Kultur Elkarteko zuzendaria izan dira aurkezpenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu