Dantz Point Errenteria by Laboral Kutxa
2024-09-12 07:55 MusikeaSan Markos gotorlekuan, irailaren 14an.
Arratsaldeko 17:00etatik gauerdira San Marko gotorlekuan egingo da Furonia, Lila, Inhar Kone eta Lasa artisten musika elektronikoa protagonista izanik.
Gotorlekuak bizia hartuko dau historiari eta egungo sare artistikoari balioa emongo deutsen herritarrentzat edegitako jardunaldian.
Dantz Point 2019an jaio zan, musika elektroniko eta garaikideko performance artistiko eta sortzaileen bidez ondareari balioa emoteko helburuagaz eta orain, San Marko gotorlekura helduko da lehen aldiz.
Doban izango dan egitasmoak San Marko hartuko dau zapatuan 17:00etatik gauerdira; gotorlekua Bizarain mendian dagoan eraikuntza militar bat da: Donostiatik 10 kilometro baino gitxiagora. XIX. mendean Errenteria defendiduteko eregi eben baina gaur egun ez dau erabilpen militarrik.
Programazinoari jagokonez, bost artisten saioak izango ditu: Hasteko, Furonia donostiarraren saioa; oso gaztetatik musikazalea izan da. 25 urtegaz, konserbatorioan DJ ikasketak egiten hasi eta elektronikearen munduan sartu zan.
Lila artistea, Rebeca Azpiri, maila artistikoan Lila bezela da ezaguna, gaur egun Donostian bizi dan Elgoibarko DJ eta produktorea da. 15 urte baino gehiago daroaz techno house/house genero progresiboko abestiak batzen.
Ondoren, Inhar Kone DJ Donostiarraren txandea izango da. Muska elektronikoa 12 urtegaz deskubridu eta Oliver Hendels, Carl Cox eta Hector Couto lako artisten eraginpean, Inharrek 14 urte zituala erosi eban bere lehen kontrolatzailea. Bere artea ahalegin eta pasinoz hobetzen emon ditu azken urteak, berezko estiloa eta soinua jorratuz.
Azkenik, erreleboa Pasai Antxon bizi dan Lasa DJ eta produktoreak hartuko dau. Bizitza osoa daroa musikeari lotuta. Txitxarro eta Itzela areto mitikoak ezagutu ostean, musika elektronikoaz maitemindu eta nahasketa-mahai baten aurrean jarten hasi zan. Deep House, Tech House eta Minimal House ingeles soinuen eraginpean, Darius Syrossian, Sídney Charles edo East End Dubs lako artistak eredu eta erreferentzia izan dira harentzat eta arreta handia jarri dau horreen aukeraketa musikal eta teknikan.
Kontuan hartu San Marko Gotorlekuko errepidea zarratu egingo dabela eta atontzaileek 16:30etik gauerdira arte ipinitako autobús zerbitzua erabili beharko dala nahitaez.
Beste alde batetik, foodtruck zerbitzua eta aukera beganoa be egongo da. Era berean, guneak barra zerbitzua izango dau eta bertan jasangarritasuna sustatzeko, edalontzi berrerabilgarriak eskainiko ditue.
Dantz, Dantz Point-aren sustatzailea, kultura markea eta proiektuen laborategia da. 2017an sortu zan Euskal Herrian eta dagoeneko erreferente bihurtu da musika elektronikoaren sektorean. Ekimenen artean, honako honeek nabarmentzen dira: Dantz Academy (aurrez aurreko eta online prestakuntzako zentroa) eta Dantz Festival (garagarrilean zortzigarren edizinoa izan zan Donostiako Tabakalera, Donostia Arena edo Miramongo Anfiteatroa lako egoitzetan).
Dantz Point-a Dantzek atonduk dau Laboral Kutxaren babesari esker eta Errenteriako Udalagaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Sailagaz alkarlanean. Era berean, Keler-en laguntzea izango dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!