Bihotza kolore horiz ganezka
2024-09-11 10:45 Ibilian-ibilianLimone Sul Gardako inguru ederren artean.
Italian barrenn, Milano ingurura gerturatu gara. Handik, Di Como laku ezagunean egin dogu eguneko lehen geldialdia. Lehendik be, behin baino gehiagotan bertan izan arren, orain, kotxez alde batetik bestera zeharkatu eta horrek nire ikuspegia erabat aldatu dau. Aurrera egitean, oso bestelako panoramikak ikusi geinkez, batez be, Lecco herrirantz jotendogunean; bertan geldialdia egin ez arren, bidean zehar, leku ikaragarriak dagoz.
Di Comotik ekinez, Lago di Gardara helduko gara. A ze ingurura Limone Sul Garda! Ze polita eta koloretsua dan herria. Limoiz beteta dagoz kaleak eta hori kolorez deskribiduko geunke herri eder hau. Giro ederra dago bertan eta hondartzea eta mendia herri argitsu honetan erabat buztartzen dira.
Munduko txapelketako proba jokatzen da hemen eta ibilbideak ikusmen eta jakinmin handia piztu euskun gure barrenean. Beraz, horri jaramon egin eta berau ezagutzera joan ginan. Horretarako, Limone Skyrunning Extrem orrialdean sartu, track-a edota ibilbidearen mapea begiratu eta hortxe ekin geuntsan Di Gardako goiko bideetatik barrena.
Gauzak holan dirala, azpimarratzekoa da terrenoaren teknikotasuna, izan be, munduko txapelketea izanik eta Skyrunning izenez, normalean, ibilbideak be holakoa izan behar dau. Gainbehera eta desnibel positibo eta negatibo handiko ibilbidea, bazterrak ezagutu eta hankei sekulako astindua emoteko aproposa.
Zirkularra da ibilbidea eta wikilok martxan jartea komenidu da, ibilbide batzuk ez baitira horren ohikoak eta hor nonbait dudak be sortu daitekezalako; halan eta guztiz be, Scarpa eta Limone Extrem idatzita dauen kartel horiak dagoz ibilbidean zehar, lasterketako ibilbideari erreferentzia eginez. Esandakoa, ostera, hobe ibilbidea be eskuko telefonoan edota erlojuan eroatea.
Maratoi erdiko ibilbidea egin genduan baina badagoz 10ekoa eta 24koa be. Danetara, 23,37 km eta 2.095 desnibel positibokoa da ibilbidea eta, beraz, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Pare bat hasperen egitekoa bai, ostera [Barreka]. Bidean aurrera eginez, inoizko bistarik ederrenak ikusi genduzan, lakua bidelagun izanik.
Hondartza inguruko eta kaleetako enkantua, erdiguneko hori koloreko berezitasun horregaz eta magikoa da, sano pozagarria eta gustura sentidutea. Furgonetan lo egiteko be, hainbat aukera dagoz. Ez kikildu, animau zaiteze eta gozau Limone Sul Garda inguru parebakoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!