'Palestina, herri zapalduen kanta'
2024-09-10 11:07 MusikeaIrailaren 11n entzungo dogu Postal Kolekzionistak taldearen kantu barria.
Postal Kolekzionistak talde tolosarrak kantu barria dakar, Ezusteko Kantak lanaren barruan. Eta bere garaian diskoa erosi ebenek postal bat jaso dabe egunotan, kantua publikau aurretik entzun ahal izateko.
Postala bera Román Eguía margolari mexikarraren koadro batetik abiatu da, taldeko Iñigo Asensiok aurten ezagutu dau Eguía Mexiko Iparraldean, Ezusteko Kantak lana aurkezten ebilela: kuriosoa da, Mexikon asko egonagaitik nik ez nekian holako komunidade palestinarra egoanik Torreonen eta han kontzertua emotean ezagutu nituan palestinar komunidadeko hainbat kide, eta horreetatik oso gertu dagoan Román Eguía margolaria be bai. Abestia erakutsi neutson, irudia sortzea proponidu eta Romanek koadro hau eskaini deusku kantuagaz batera bidea egin daian azaldu dau taldeko abeslari eta kantugileak.
Kantuaren izena bapatean sortu zan hausnarketa batetik abiatuta: herri zapalduak soilik abesten ete deutso herri zapalduari? dakar kantuak; holan pentsau neban, Euskal Herrian badogula herri zapalduei abesteko, euren alde kantetako jokera berezia, segurutik, geu be herri zapaldu bat garelako.
Abestia irailaren 11an kaleratuko dabe eta udagoienean ibiliko dira zuzenean hainbat oholtzetan. Urriaren 6an Tolosako 3 Tabernan (formatu akustikoan), 26an Tabakalerako Kutxa Kluba Aretoan, 30ean Toledon eta zemendiaren 1ean Madrilen, besteak beste.
Entzun: Palestina, herri zapalduen kanta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!