Buikak irailaren 14an kantauko dau Getxon

Bizkaie! 2024-09-10 10:20   Musikea

Irailaren 11tik 15era gurean izango da 40. Getxo Folk.

Irailaren 11tik 15era Getxo Folkek 40 urteko ibilbidea beteko dau aurten eta lau hamarkada horreetan erreferentzia bihurtu da sustraiko soinuen, munduko musiken eta fusinoaren arloetan. Ibilbide hori ospatzeko, nazinoarteko artistak batuko dira, besteak beste, Buika, baita eskarmentu handiko Milladoiro galiziar talde beteranoa be. Era berean, aurten primiziako ikuskizun bat izango da eta, horretan, euskal artista eta talde ugarik jaialdia omentzeko asmoa dabe.

Danetara, 13 izango dira Getxo Folk jaialdiak hartuko dituan kontzertuak eta, igaz bezela, hiru kokapenetan izango dira: Algortako Muxikebarrik ordainezko kontzertuak hartuko ditu (20:00) artista nagusien eskutik; Areetako Geltokia plazan goizeko (13:00) eta arratsaldeko (18:00 eta 19:30) kontzertuakaz gozetako aukerea egongo da, estilo eta jatorri askotako talde eta artistek bat egingo dabelarik. Azkenik, Ereagako hondartzako aparkalekua izango da gazteentzako kontzertuen eszenatokia barikuan eta zapatuan (22:00).

Ordaintzeko kontzertuak (Muxikebarri 20:00h)

  • Irailak 11

António Zambujo & Yamandu Costa 15€

  • Irailak 12

Milladoiro 15€

  • Irailak 13

Richard Bona & Alfredo Rodriguez 18€

  • Irailak 14

Buika 25€

  • Irailak 15

Getxo Folk: 40. urteurreneko ikuskizuna 20€

Dobako kontzertuak-Areetako geltokiko plazan, eguerdiko 13:00ean:

  • Irailak 13

Folk Rippers

  • Irailak 14

Karmento

  • Irailak 15

The Magpies

Dobako kontzertuak-Areetako geltokiko plazan, arratsaldeko 19:30ean.

  • Irailak 13

Susan Santos

  • Irailak 14

De Ninghures

  • Irailak 15

Gorrondatxe (18:00).

Ereagako kontzertuak (Doban), gaueko 22:00etan.

  • Irailak 13

Rodrigo Cuevas

  • Irailak 14

Esne Beltza

Sarrerak

Bonua: 80€

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu