Marte Lasarte gipuzkoarrak Alcalá Nortegaz batera kantauko dau

Bizkaie! 2024-09-09 11:17   Musikea

Skakeitan eta Belako taldeetako kideakaz be ibiliko da.

Marte Lasartek Alcala Nortegaz batera kantauko dau Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Logroñon, baita Alcala taldeak Madrilen eskainiko dauen kontzertuan be; azken honek Teatro Eslava mitikoan joko dau sarrera guztiak 24 ordutan agortu ostean.

Marte Lasarte Borja Anton eta Pello Armendariz dira, 15 urtez Skakeitanen agertokia konpartidu ondoren. Proiektuagaz bat egin dabe Lore Nekane Billelabeitiak (Belako) eta Alex Alonsok (ETS, Tierra Santa,...). Azken hileotan Basamortua eta Marte Lasarte singleak kaleratu ondoren, taldeak udagoienean aurkeztuko dau bere lehen lan luzea.


Entzun hemen Marte Lasarte kantua.

Kontzertuak

24/10/11 – Bilbo (Stage Live).

24/10/26 – Madrid (Teatro Eslava).

24/11/30 – Donostia (Dabadaba).

24/12/27 – Iruñea (Santas Pascuas – Zentral).

25/01/17 – Gasteiz (Jimmy Jazz).

25/01/18 – Logroño (La Fundición).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu