Badator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea
2024-09-06 08:16 BertsolaritzeaLehenengo saioa Urretxun izango da, sarrerak hemen.
Uda hasierean aurkeztu eben eta irailean sartu barri, bertan dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea. Beraz, datorren zapatuan, irailaren 14an, izango da lehen saioa Urretxun. Horren atxakian batu dira Eskoriatzako Apotzaga auzoan, Almen bertso-eskolearen topagunean: txapelketako parte-hartzaileak, Debagoienako bertso-eskoletako umeak, Almeneko kide gazte zein zaharrak eta txapelketearen babesleak.
Gipuzkoako Bertsozale Alkartearen eta Txapelketearen babesleen presentzia be izan da ekitaldian: Lide Herrarte Laboral Kutxako Eskoriatzako bulegoko Zuzendaria, Leire Okarantza Ibabe Fagor Taldeko Gestino sozialeko arduraduna eta Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria.
Almen bertso-eskolearen sorrerearen 50. urteurrena da, aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak omendu asmo dauen mugarria, irudiz eta mezuz. Mikel Artola Gipuzkoako Bertsozale Alkarteko koordinatzaileak adierazo dauanez: Apotzagan alkartzeak aukera ona eskaintzen deusku azken 50 urteotan bertso-eskolek izan daben garrantziaz pentsatzeko. Gaur egun ez dago bertso-eskolarik gabeko txapelketarik, ez da inor egongo txapelketara bertso-eskolatik pasa gabe joango danik.
Bertso-eskolen garrantzia autortuz, dauela 50 urte aitzindari izan ziranen lana eskertu dau: guri zaletasuna transmitidu euskuen, hitzarekiko pasinoa, bertsoagaz disfrutetan ikasi genduan. Zaletasunaz gan, talde izaerea be transmitiduten ditue bertso-eskolek, deutso Artolak.
Gazteak presente
Aurkezpenean eskualdeko bertso-eskoletako gaztetxoek presentzia izan dabe: koordinatzailearen berben ostean, Denbagoieneko bertso-eskoletako umeek koplak abestu deutsee txapelketean parte hartuko daben bertsolariei.
Aurkezpenak bezala, txapelketeak be egin nahi deutso autortzea belaunaldien arteko transmisinoari, halanda ze, barrikuntza bategaz dator aurton: 25 urtetik beherako bertsolari oneneari saria. Txapelketean parte hartuko daben 48 bertsolarietatik 10 dagoz adin tarte horretan eta horreetako batek jasoko dau saria, finalaren egunean, abenduaren 14an.
Saria aurkeztu ondoren eta mokadutxoaren aurretik, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sintonia be aurkeztu dabe. Trigger musikariaren eskutik heldu da, doinu tradizinonalak eta musika elektronikoa buztartuz.
Saio guztietako sarrerak salgai dagoz hemen. Betiko lez, Bertsozale Alkarteko bazkideek eta gazteek prezio berezia izango dabe.
Saioak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!