Maider kantari senpertarrak kontzertuak emongo ditu Montrealen, New Yorken eta Saran

Bizkaie! + euskalkultura.eus 2024-09-05 10:02   Musikea

Saran, irailaren 21ean izango da.

Maider Cigarroa abeslari senpertarrak, Maider bezela ezagurua danak, kontzertu bi eskainiko ditu irailaren hasieran Montrealen eta New Yorken. Kantari lapurtarrak, joan dan martian plazaratu eban Biran den lasaia izenburuko bere lehenengo diskoa aurjkezten dabil. Hitzordu bi horreekaz lehenengoz zeharkatuko dau Maiderrek Atlantikoa bakarlari lez, lehenago be ibilia baita, baina Haizean eta Hiru soinu taldeetako kide legez.

Xabi Leon pianisteagaz batera, datorren eguenean, irailaren 6an, Montrealgo Euskaldunak Quebec-ek atondutako Euskal Bestagaz bat kantauko dau. Hitzordua iluntzeko 19:00retan izango da, La Marche à côté tabernan. Astebete aurrerago, irailaren 14an, barriz, New Yorkeko Eusko Etxea izango dau senpertarrak agerleku.

Zubiak Euskal Herria-Diaspora

Betidanik izan dut diasporea ezagutzeko pasinoa eta gure artean zubiak eregiteko gogoa, adierazo deutso Maiderrek euskalKultura.eus-i proiektua zelan sortu zan galdetuta: Beraz, zergaitik ez Ipar Amerikan hasi?, Quebec-eko Euskaldunak alkartean senpertar batzuk dagoz eta horrek erraztu eustan kontaktua, azaldu deusku. Behin Montrealeko eguna finkatuta eta New York hain urrun ez dagoala jakinda bertako Eusko Etxeko lagunakaz jarri nintzan kontaktuan eta aukerea planteau neutsen. Harrera ona emon eta baiezko erantzuna jaso neban berehala. Gainera New Yorkeko Eusko etxean be badago Senpereko jenterik, zehaztu dau.

Kontzertuetan Biran den lasaia diskoa aurkezteaz gan kantu herrikoi batzuk be kantatuko ditu Maiderrek, giroa sortu eta publikoaren partaidetzea be bultzatzearren: Aspaldiko amesa dot munduko euskal etxeak eta euskal etxeetako jentea ezagutzea; gauza ederra da alkarregaz ditugun loturak konpartidu eta lantzea eta gogoratzea sustraiotan ez dogula alderik, azpimarratu dau musikari lapurtarrak.

Maiderren Biran den lasaia diskoa Spotifyn topau daitekez. Maider Youtuben (@maidermusik) eta Instagram-en (maidermusik) dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu