'Marco', Oscar sarietarako aurrez hautatutako hiru filmen artean
2024-09-04 13:18 ZinemeaLa estrella azul eta Segunda mano dira beste biak.
Oscar sarietarako aurrez aukeratutako hiru filmak iragarri ditu Zinema Akademiak eta horreen artean dago Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako filma.
La estrella azul eta Segunda mano dira Zinema Akademiak Oscar sarietarako aurrez aukeratutako beste biak. Holan iragarri dabe Malena Alterio, Blanca Cuesta eta Victoria Luengo aktoreek, Madrilen egindako aurkezpenean.
Marco Javier Cercasen El impostor liburuaren egokitzapena da eta benetako jazoeretan oinarrituta dago. Eduard Fernandez aktore katalanak Enric Marco Batlle antzezten dau, CNT sindikatuko buruzagia izan zana eta mundu guztiari nazien konzentrazino-esparru batean preso egon zala sinistarazo eutsona urteetan zehar. Guzur horri esker, besteak beste, Holokaustoaren Biktimen Espainiako Alkarteko presidente izan zan.
Kontuak kontu, Irusoin, Moriarti produkzioak, Atresmedia Cine, BTeam Pictures, EiTB eta ICAA enpresek produzidu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!