Getxoko tximeletak ezagutzeko tailerrak atondu ditue

Bizkaie! 2024-09-04 09:31   Kulturea

Getxonatura: ezagutu eta zaindu jardunaldien barruan.

Getxoko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak eguneko eta gaueko tximeletei buruzko tailer bi atondu ditu, zapatuan, irailak 14. Tailerrak, Getxonatura: ezagutu eta zaindu jardunaldi tekniko-dibulgatzaileetako parte dira eta Fernando Jubete entomologo eta naturalista adituak emongo ditu, Bolue Ingurumen Ikerketak alkarteko Xabi Buenetxeagaz batera.

Tailer biak landa eremuan emongo dira. Eguneko tximeletak ikusteko eta ezagutzeko urteera 11:00etatik 14:00etara izango da, oraindik erabakitzeke dagoan Getxoko leku batean, eta gaueko tailerra, barriz, Ingurumen Aretoaren inguruan egingo da. Argi-tranpa batzuk jarriko dira tximeletak erakartzeko.

Atzemandako aleak sailkau eta identifikauko dira, horreen biologiari, taxonomiari eta bitxikeriei buruzko zehetasunak adierazoz. Urteeran, Getxoko biodibersidadearen inguruan sortzen diran beste alderdi batzuk be landuko dira.

Tailerretara joateko aldez aurretik izena emon behar da, boluenatura@gmail.com helbidera idatziz, zein tailerretara joan nahi dan adierazoz (bietan izena emoteko aukerea dago).

Gogorarazo jarduera horreek persona helduei, gazteei eta umeei zuzenduta dagozela. Euria egingo baleu, bertan behera itxi beharko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu