Martxan da Eszena Kalera programea, kaleko arteen zirkuitua
2024-09-04 09:13 KultureaBilboko auzoetan 32 ikuskizun eskainiko ditue.
Bilboko Udalak Eszena Kalera jarri dau martxan irailean, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena. Irailaren 29ra arte, 17 euskal konpainiak Bilboko auzoetan 32 ikuskizun eskainiko ditue.
Gustu eta publiko guztietarako pensatutako egitarauan, zirkua, magia, musikea, kale-antzerkia, animazino-antzerkia edo txotxongiloak lako diziplina artistikoen bariazino handiko showak izango dira eta euskeraz eta gaztelaniaz be antzeztuko dira, batzuk elebidunak eta testurik gabeak.
Hilaren 29an Led Silhouettek (Martxel Rodriguez nafarrak eta Jon López madrildarrak sortu eta zuzendutako jantza konpainia) Los perros saioagaz itxiko dau zirkuitua, 13:00etan, Basurtun. Arteek gizartearen barruan daben ahalmen eraldatzailearen jakitun, konpainia horren proiektuek hainbat gizarte-talderen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatu nahi dabe, komunidadeen eta personen arteko sarea sortuz.
Los perros lanean, garaikidetasunak persona ahulenak nola astintzen dituan erakusten da, matxinadearen eta otzantasunearen aurrean. Piezeak erresistentzia-egoerea proponiduten dau; aurkitzan diran txakurrak bezala, poza eta mina partekatzen dituenak.
Egitaraua
- Hilaren 4an, 19:00etan, Indautxu plazan. (indautxu), Maria Zubimendi eta Esti Curiel: Bote prontoan.
- Hilaren 5ean, 19:00etan, Funikular plazan (Castaños), Pikor Teatro: Ellas bailan solas.
- Hilaren6an, 19:00etan, Enkarnazio plazan (Atxuri), Node: Batu zuzenean.
- Hilaren 6an, 19:00etan, Uzturre plazan (Matiko), Barsanti Cía: Akabo!.
- Hilaren 7an, 18:00etan, Buiabarriko kirol gunean (Buia), eidabe: Gora bihotzak.
- Hilaren 7an, 13:00etan, Betolaza parkean (Betolaza), Pantzart: Boli kalean!.
- Hilaren 8an, 13:00etan, La Floresta parkean (San Adrian), La Trapecionista kia: Artxipielagao.
- Hilaren 8an, 13:00etan, Kirikiño plazan (Iralabarri), Barsanti Cía: Akabo!.
- Hilaren 9an, 19:00etan, San Pedro plazan (Deustu), Node: Batu zuzenean.
- Hilaren 10ean, 18:00etan, Ibarrekolanda plazan (Ibarrekolanda), Marsel Magoa: Magiaderia absolutuak.
- Hilaren 11n, 18:00etan, Agirre lehendakariaren etorbidean, 184 (Elorrieta), Pikor Teatro: Atsoak dantzan.
- Hilaren 11n, 19:00etan, Indautxu plazan (Indautxu), Barré cía.: Nao-now-nau.
- Hilaren 12an, 19:00etan, Media Luna plazan (Txurdinaga), Barré cía.: Nao-now-nau.
- Hilaren 12an, 19:00etan, Levante plazan (San Inazio), Barsanti cía.: Akabo!.
- Hilaren 13an, 18:00etan, Araneko plazan (Arangoiti), Imaginaciones Nai/Ameztu Antzerkia: Ipurbeltz.
- Hilaren 13an, 18:00etan, Arabella plazan (Arabella), Eidabe: Gora bihotzak.
- Hilaren 14an, 19:00etan, Zumarraga plazan (Solokoetxe), Jon Zabal: Nexo (kabaret psikiko bat).
- Hilaren 14an, 13:00etan, Media Luna plazan (Txurdinaga), Pantzart: Boli kalean.
- Hilaren 15ean, 19:00etan, eleiza ondoko plazan (Olabeaga), Pikor Teatro: Atsoak dantzan.
- Hilaren 17an, 19:00etan, Iturriondo plazan (Zurbaranbarri), Maria Zubimendi eta Esti Curiel: Bote prontoan.
- Hilaren 18an, 18:00etan, Indautxu plazan (Indautxu), Pantzart: Boli kalean.
- Hilaren 18an, 19:00etan, Panera plazan (Zurbaran), Estefanía de Paz: La reina del arga.
- Hilaren 20an, 19:00etan, frontoian (Altamira),Imaginaciones Nai/Ameztu Antzerkia: Ipurbeltz.
- Hilaren 23an, 18:00etan, Eskoletako zelaian (Uribarri), Eidabe: Gora bihotzak.
- Hilaren 23an, 19:00etan, Sabino Arana etorbidea 50 (Basurtu), La Trapecionista kia eta Artxipielagao.
- Hilaren 24an, 19:00etan, Gernikako lorategietan (Miribilla), La Fem Fatal: Aske.
- Hilaren 24an, 11:00etan, Azoka parkean (Zorrotza), Barré cía: Nao-now-nau.
- Hilaren 25ean, 19:00etan, Ibaizabal landa plazan (Abusu), Maitane Sarrald: Desªnuda.
- Hilaren 25ean, 19:00etan, Karmelo plazan (Santutxu) Maria Zubimendi eta Esti Curiel: Bote prontoan.
- Hilaren 27an, 18:00etan, Iturrigorri-Peñascal plazan (Peñascal), Marsel Magoa: Magiaderia absolutuak.
- Hilaren 28an, 18:00etan, eleiza plazan (Masustegi), Marsel Magoa: Magiaderia absolutuak.
- Hilaren 29an, 13:00etan, Sabino Arana etorbideko 50. zenbakian (Basurtu), Led Silhouette: Los perros.
Eszena Kalera lako ekimenekaz, Bilboko Udalak kultureari emoten deutson babesa indartzen dau, barrutietan kultura-jardueren deszentralizazinoa sustatzen jarraituz. Horrek dira, hain zuzen be, Bilboko Udalak martxan jarritako 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotako ildo estrategikoetako batzuk.
Programazino osoa doban da. Konsultau ikuskizunei buruzko informazino guztia hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!