BBK Salak 'Non dira haurrak?' produkzino propioa aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-09-03 12:48   Kulturea

Irailaren 28an estreinauko da euskeraz.

Javier Barandiaran eta Sandra Ferrús (Argazkia: Pío Ortiz de Pinedo). | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur goizean aurkeztu dau BBK Salak antzerki-produkzino barria: Non dira haurrak?. Tartean Teatroa euskal konpainia ezagunagaz batera produzidutako lana irailaren 28an eta 29an estreinauko da euskeraz eta urriaren 4an, 5ean eta 6an, gaztelaniaz.

BBK Salaren seigarren produkzino propioa da 3 urtetan: sorkuntza-gune izatearen aldeko apustua eginez, eta ez bakarrik erakusketa-gune, nabarmendu dau Gorka Martínez BBKren Zuzendari Nagusiak. Lurraldeagaz dogun konpromisoari eutsi nahi izan deutsagu, tokiko artisten talentua sustatuz.

Jokin Oregik idatzia eta zuzendua, Non dira haurrak? gertaera tragiko eta gogor batetik hasten da (Maddi, 8 urteko neskatoaren suizidio saiakerea) helduen munduaren erretratu korala egiteko. Umeak ez dira eszenan agertzen, nahiz eta bertan dagozen pertsonaiek (danak helduak) interpelau egiten dituen. Gizarte apurtu, krudel, ansiedade eta depresibo bat deskribiduten dogu, ezinbestean belaunaldi barriakan eragina dauena, aurreratu dau Oregik. Iraia Elíasek eta Sandra Ferrúsek (euskerazko eta gaztelaniazko bersinoetan txandaka, hurranez hurran), Getari Etxegaraik, Javier Barandiaranek, Iñigo Aranburuk, Ruth Guimeràk eta Irene Zarrabeitiak osotzen dabe taldea.

Ganera, BBK Salak konfigurazino berezia aurkeztuko dau, edukierea funzino bakotxeko 110 personara mugatuko dauena. Horrezaz gan, Bilboko Koral Alkarteko ume abesbatzak lagunduko deutso taldeari. Holan, Adrián García de los Ojosen jatorrizko musikea, Miren Agur Meabe idazle eta poeteak beren-beregi sortutako letrakaz eta oilo-larrua jarriko dauen ikuskizun ikaragarria izango da, Oregik adierazo dauenez.

Sarrerak dalgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu