473.493 bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak
2024-09-02 10:34 KultureaMuseoaren historiako bigarren uda onena izan da bisitarien kopuruari erreparauta.
2024ko udea oso ona izan da Museoan bisitarien kopuruari jagokonez, izan be, historiako bigarren udarik onena izan da. Bagila, garagarrila eta abuztuan erakusketetaz disfrutau daben personak 473.493 izan dira guztira, 2023ko udan baino 16.453 gitxiago eta 2018an baino 28.346 gehiago. Aurtengo emoitza bikainek be, Museoaren osasuna eta bisitariak erakarteko gero eta ahalmen handiagoa berresten dabe.
Hilebeteka begiratuz, bagilean 110.587 bisitarik gozau eben Museoko erakusketez, igaz baino 4.146 persona gehiagok; garagarrilean 162.280 lagun izan ziran bertan, 2023an baino 3.138 gitxiago; eta abuztuan, barriz, 200.626 bisitari, igaz baino 17.461 gitxiago.
Beste behin ere, aipagarriak dira frantsesak, guztien %17a; horien atzetik Alemaniatik (%9), Herbehereetatik (%8), Erresuma Batutik (%7), Italiatik (%7) eta AEBtik (6%) etorritakoak.
Jatorri geografikoa kontuan hartuta, udako publikoaren % 76 Estadutik kanpokoa da (igaz baino % 8 gehiago) eta nabarmentzekoa da bisitari frantsesen portzentajea, guztizkoaren % 17 eta ondoren Alemania (% 9), Holanda (% 8), Italia (% 7), Britainia Handikoena (% 7) eta AEB (% 6). Publiko gehien bertaratu zan eguna abuztuaren 16a izan zan, 9.044 bisitarigaz.
Abuztuaren 31n metatutako kopuruari jagokonez, 894.040 bisitari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!