Banatu ditue Urruzuno Lehiaketako sariak

Bizkaie! 2024-09-02 08:57   Kulturea

Irakurzaletasuna eta bizikidetzearen balioak sustatzea dau helburu.

Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak banatu ditu Urruzuno sariak, hau da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat atondutako literatur lehiaketako sariak. Jasone Osoro idazle eta kazetariak aurkeztuta, Lakuako egoitzean egindako ekitaldian, hogei bat neska-mutilek jaso ditue sariak.

Urruzuno sariak literatur zaletasuna eta euskerea sustatu nahi ditu Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean. Era berean, idazketearen munduan interesa daben ikasleen artean komunidadea sortzeko aukera parebakoa dira sariak, ikasle horreek alkartu, ezagutu eta ikasteko aukerea sortzen baita. Saria, literatur egonaldi batean datza eta aste honetan bertan disfrutau dabe ikasleek sari horretaz: Arantzan (Nafarroa) egindako ikaskuntza eta bizikidetza-esperientzia. Saridunek, bost egunez, parte hartu dabe jardunaldi, tailer eta errezitaldietan, literaturearen eta musikearen arloko persona nabarmenekaz batera, esaterako: Patxi Zubizarreta, Ruper Ordorika edo Itxaro Borda.

Irakurketea. Adimena eta sormena garatzeko giltzarria

Hezkuntza Sailak Euskal Hezkuntza Sistemarako Irakurketa Estrategian kokatzen dau ekimena, euskal ikastetxeekaz dagoeneko hedatzen ari da estrategia hori. Edegiera ekitaldian, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak irakurketearen garrantzia azpimarratu dau, gaitasun kritikoa eta sormena bultzatzeko, baita hizkuntzearen eta komunikazinoaren garapena bultzatzeko be. Funtsezkoa da hezkuntza-komunidade osoaren inplikazinoa lortzea, irakurtzeko ohitura sustatzeko eta irakurketea sustatzeko.

Pedrosa sailburuak idazteko ahaleginean esfortzuz eta konpromisoz jarraitzera eta beren talentua eta sormena garatzera animau ditu ikasleak, etorkizunean Euskadin irakurzaletasuna sustatzen eta geure kulturea eta hizkuntzea sustatzen lagundu ahal izan deien.

Halaber, ikastetxe guztiak zoriondu ditu ikasleen artean irakurketea sustatzeko hartutako konpromisoagatik, eta bereziki eskertu dau neska-mutilak Urruzuno lehiaketean parte hartzera animatzeko egindako ahalegina.

Euskal literaturearen sortzaile handiez ingurautako lehiaketea

Datorren urtean 40. urteurrena beteko dauen lehiaketea honetatik 600 gazte baino gehiago pasau dira, eta horreen artean dagoz: Alaine Agirre, Mikel Ayllón, Leire Bilbao, Goiatz Labandibar, Miren Gorrotxategi, Peru Iparragirre edo Estibaliz Vivanco.

2024ko edizinoan, guztira 278 idazlan aurkeztu dira lehiaketara: 92 poesian eta 186 prosan.

Urtero lez, Hezkuntza Sailak liburua argitaratu dau, Sagastiberri bildumearen barruan, idazlan irabazle guztiekaz. Liburua, lehiaketean parte hartu dabenei emon jake ekitaldian eta datozen egunetan bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, Barritzeguneetan eta liburutegietan be banatuko da.

Saridunak

- A poesia

1.- María Zarrabeitia Méndez.
Idazlanaren izenburua: Zuk eskatuko bazenit.
Ikastetxea: Bilboko Ibarrekolanda BHI.


2.- Enara Gallastegi Barrenetxea.
Idazlanaren izenburua: Igande urdin bateko gogoetak.
Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI.


3.- Elaia García Aizpurua.
Idazlanaren izenburua: Ihesitakoak.
Ikastetxea: Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoa.


4.- Naroa Asensio Gastón.
Idazlanaren izenburua: Garapen bideko poeta baten ohikeria.
Ikastetxea: Andoaingo Aita Larramendi Ikastola.


5.- June Aiestaran Iparragirre.
Idazlanaren izenburua: Belarritako bat mesanotxean.
Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI.


6.- Maddi Navas Uranga.
Idazlanaren izenburua: Grabitate falta.
Ikastetxea: Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena BHI.


- B poesia

1.- Andere Bouza Bengoetxea.
Idazlanaren izenburua: Hamaika burutapen.
Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI.


2.- Irati Gallastegui Molero.
Idazlanaren izenburua: Concerto III OP. 3. NO2. IN G Major.
Ikastetxea: Elorrioko Txintxirri Ikastola.


3.- Irati Gallastegui Molero.
Idazlanaren izenburua: Ezetz asmatu.
Ikastetxea: Elorrioko Txintxirri Ikastola.


4.- June Etxezarraga Yurrebaso.
Idazlanaren izenburua: Oroitzapenezko hari bat.
Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI.


5.- June Etxezarraga Yurrebaso.
Idazlanaren izenburua: The kuku revisited.

Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI.

- A prosa

1.- June Aiestaran Iparragirre.
Idazlanaren izenburua: Besarka zaitzadan.
Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI.


2.- Haizene Merino Pérez.
Idazlanaren izenburua: Ousmane Traore.
Ikastetxea: Sopelako Ander Deuna Ikastola.


3.- Lucía Garmendia Arbizu.
Idazlanaren izenburua: Polaroid bat paperen artean.
Ikastetxea: Urretxuko J.M. Iparragirre BHI.


4.- Naia Urtaran Bilbao.
Idazlanaren izenburua: Bihar....
Ikastetxea: Vitoria-Gasteizko Egibide- Jesus Obrero.


5.- Elaia García Aizpurua.
Idazlanaren izenburua: Aio.
Ikastetxea: Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoa.


6.- Amets Aranguren Arrizabalaga.
Idazlanaren izenburua: Barkamen eske.
Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastola.


7.- Uxue Davalillo Pardo.
Idazlanaren izenburua: Oroitzapen ohartezinak.
Ikastetxea: Basauriko Urbi BHI.


8.- Asier Castro Correa.
Idazlanaren izenburua: Katuaren marmarra.
Ikastetxea: Vitoria-Gasteizko Armentia Ikastola.


B prosa

1.- Joanes Plazaola Ricondo.
Idazlanaren izenburua: Sara.
Ikastetxea: Urretxuko Urretxu-Zumarraga Ikastola.


2.- Irati Gallastegui Molero.
Idazlanaren izenburua: Hil da rock erradikala.
Ikastetxea: Elorrioko Txintxirri Ikastola.


3.- Mara Albistur Gurrutxaga.
Idazlanaren izenburua: Yamila.
Ikastetxea: Errenteriako Orereta Ikastola.

4.- Mikel Salazar Cifuentes.
Idazlanaren izenburua: Gure zizelkadaz egindako abestia.
Ikastetxea: Mungiako Mungia BHI.


5.- Malen Urkizu Arrozpide.
Idazlanaren izenburua: Artasoroa.
Ikastetxea: Hernaniko Hernani BHI.

Ikastetxe saridunak

1.- Txorierri BHI. Derio.
2.- Ekialde BHI. Vitoria-Gasteiz.
3.- San Luis La Salle Ikastetxea. Donostia.
4.- Mungia BHI. Mungia.
5.- Arratia BHI. Igorre.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu