Arte eszenikoak bultzatzeko laguntzinoa emongo dau Aldundiak
2024-08-30 08:40 KultureaGuztira 826.000 euroko dirulaguntzinoak emongo ditue.
Bizkaiko arte eszenikoak sustatzeko dirulaguntzinoen deialdi bi onartu ditu Foru Erakundeak. Lehenengoa, 721.000 eurokoa, Sarea egistamoan sartutako lurraldeko udalerrietan antzerki, musikea eta jantza-ikuskizunen programazinoa egiten laguntzeko da. Beste deialdia, 105.000 eurokoa da eta antzerki eta jantzako tokiko konpainien ikuskizunak sustatzea dau helburu.
Guztira 826.000 euroko dirulaguntzinoa izango da, lurraldeko udalerrietan ekitaldi eszenikoen programazino egonkorra zein tokiko konpainien ikuskizunak sustatzeko.
Sarea
Lehenengo deialdia, guztira 721.000 eurokoa, Sarean sartuta dagozen Bizkaiko udalek, erakunde autonomoek eta udal-soziedade publikoek 2024ko ekitaldian antzerki, musikea eta Jantza-ikuskizunen programazinoak egiteko da. Neurri horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak arte eszenikoen programazino egonkorra sustatu nahi dau lurraldean.
721.000 euroetatik, 566.000 euro udalen eta udal-erakunde autonomoen esku egongo dira, eta 155.000 euro udal-soziedade publikoetara bideratuko dira.
Ikuskizun eszenikoak sustatzeko laguntzinoak
Bigarren deialdiaren helburua, 105.000 euroko aurrekontuagaz, antzerki eta jantzako arte eszenikoen ikuskizunak sustatzea da. Laguntzino horren helburua da lurralde historikoko arte eszenikoen konpainiak sortzea eta eustea, baita ikuskizun eszenikoen zabalkundea erraztea be.
Aurkezteko epeak
Deialdia zabalik egongo da abuztuaren 29tik irailaren 26ra. Bigarren deialdiko epea, barriz, irailaren 2tik 24 arte izango da. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!