Azkuna Zentroak eta L' Abri Sorkuntza Zentroak arte bizien egonaldia sortu dabe
2024-08-30 08:30 KultureaArtisten mobikortasuna eta esperientzia-trukea sustatzeko.
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak eta Genevako L’Abri Sorkuntza Zentroak lankidetza-aliantzea adostu dabe, artista egoiliarren mobikortasuna eta esperientzia-trukea sustatzeko.
Lehenengo edizio honetan, Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet dira Azkuna Zentroko egoiliarrak (2024ko abuztua) eta Hautes Zebres antzezlan barrian dago lanean La Maison – Théâtre Saint-Gervais-erako.
Rushton eta Nicoletek, askatasunetik eta umetzarotik hasita, umeen adimenaren ugaritasun ludikoa aurrez aurre jartzen dabe.
Proiektu eszenikoak sustatzeko laguntzinoa
Nazinoarteko egonaldia Azkuna Zentroaren asmoen barruan dago, izan be, sorkuntza garaikidea sustatu nahi dau hainbat testuinguru artistikoetan, ohiko lan-eremutik urrun eta beste ikerketa eta produkzino-denpora batzuekaz. Nazinoarteko hiru erreferentzia-espaziok hartzen dabe parte:
- L’Abri
- Suitzako zentroak laguntzinoa emoten deutse artista barriei, lanerako espazioak eta baliabideak emonez eta trukeak bultzatuz. Produkzino eta koprodukzinorako testuinguru egokiak sortu nahi dira, artista alkartuen proiektu artistikoen profila handitzeko eta sorkuntzak edegiten laguntzeko.
- L'Alakran
- ParMobile ekimenaren bidez, konpainia eszenikoak bere produkzino-egitura guztia jartzen dau ibilbide profesionalaren hasieran dagozen artisten zerbitzura, obra barriak produzidu deien. Ikuspegi barritzaile hori, L'Alakraneko zuzendari artistiko Óscar Gómez Matak eta konpainiaren produkzino-zuzendari Delphine Rosayk proiektu artistikoak sortzeko eta modu profesionalean kudeatzeko espazio barria ezartzeko daben kezkearen emoitza da.
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok ikerketea, sorkuntzea eta produkzino artistikoari laguntzeko hainbat ekimen egiten ditu, programazino-ildoei lotuta: ikusizko arteak, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak eta literaturea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!