Dantzaldia Jaialdiak 25 urte beteko ditu

Bizkaie! 2024-08-29 13:15   Kulturea

Bilboko Nazinoarteko Jantza Jaialdia abendurarte luzatuko da.

Udagoieneko agendea jantza garaikideko ikuskizunez beteko dau Dantzaldiak, Bilboko Nazinoarteko Jantza Jaialdiak, eta lurraldeko hainbat agertoki hartuko ditu. Ganera, 25. urteurrena ospatuko dau jaialdiak.

Edizino honetan, emakume bi nabarmentzen dira kartelean, biak be Jantzako Sari Nazinonala jasoak. Melania Olcinak (Bartzelona, 1982) hasierea emongo deutso jaialdiari. Malagako Rocío Molina flamenko-Jantzari ospetsuak, barriz, Impulso seriearen aurkezpen berezia egingo dau. Zuzenean sortutako hitzordu parebako eta errepikaezinen bidez, publikoaren aurrean ikertzeko eta inprobisatzeko konbidapena luzatuko deutsee artista konplizeei eta lagunei.

Beraz, Olcinak, irailaren 24an emongo deutso hasierea 2024ko Dantzaldiari, La declamación muda izeneko ikuskizunagaz. Pieza labur horretan, zuzeneko musika joten dauen tronboi-jotzaile bategaz bat egiten dau haren gorputzak. Ezohiko agertoki batean izango da, Arte Ederren Museoaren barrualdean hain zuzen be.

Bilboko pinakotekak jasoko dau 2024ko Dantzaldiko bigarren jardunaldia, urriaren 1ean. Bertan, beste proposamen bi ikusi ahal izango dira, doban. Halanda ze, Icaza hallean eta Juan Muñozen Hanging Figures eskulturen azpian jantza egingo dabe. Horreezaz gan, Hang Tho Creative konpainiak (Vietnam/Herbehereak), False Memories ikuskizunaren barruan, kung-fu burruka-arteen ekialdetar oinarriekaz buztartuko ditu jantza urbano garaikideak. Eta, beste alde batetik, Small Axe (Grezia) konpainia izango da, Farisa duoagaz. Dantzaldiari esker, Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango dira talde biak.

Zemendian jarraituko dau 2024ko Dantzaldiak, zazpi emonaldiekaz, horreen artean: Galeria (Jose Maldonado) eta Impulso (Rocío Molina).

Dantzaldia abenduaren hasierara arte luzatuko da, eta nazinoarteko beste artista batzuk be izango dira bertan, aurrerago iragarriko diranak. Sarrerak hemen eskuratu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu