Bisita gidatuak egingo ditue San Adrian eta Begoña auzoetan

Bizkaie! 2024-08-29 10:50   Kulturea

Gure auzoak eszenara ekimenaren barruan.

Bilboko Udalak Gure auzoak eszenara ekimena eskaintzen jarraitzen dau, Bilbao Izan programearen barruan. Beraz, bisita gidatu antzeztuak egingo dira Bilboko auzoetan. Irailean zehar, San Adrian, lehenengo hamabostaldian, eta Begoña, bigarrenean, izango dira ekimenean parte hartuko dabenak.

Interesa dabenek izena emon dezakete www.bilbaoizan.eus helbidean. San Adriango bisitei jagokonez, irailaren 2an, 9:00etatik aurrera, eta Begoñako bisitetan, barriz, irailaren 16an, 9:00etatik aurrera.

Aurton, bisitek antzerki-izaerea nabarmenagoa dabe, izan be, borondatezko gida batek auzoetako gertaera historikoak, bitxikeriak eta pasadizoak adierazoko ditu.

Bisitek ordubete inguruko iraupena izango dabe eta aukeratutako ibilbideak irisgarriak izango dira eta mobikortasun urriko personek egin ahal izango ditue. Bisiten hasierea San Adrian parrokiaren atzealdean dagoan plaza izango da eta Begoñako auzora egiten diran bisiten kasuan S.S. Juan XXIII plaza.

Izena emoteko gitxieneko adina 14 urtekoa da, eta erreserba egiten dabenek izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia emon beharko ditue.

Egunaren arabera, bisitak gaztelaniaz edo euskeraz eskainiko dira, eta entzutea errazteko, parte-hartzaile bakotxari irrati-gidea emongo jako. Halanda ze, bertaratzen diran personek hasiera-ordua baino 15 minutu lehenago egon beharko dira alkargunean. Ganera, bisitau beharreko auzo bakotxean, taldeetako batek zeinu-mintzairaren interpretea izango du: San Adrianen kasuan, irailaren 13an izango da, 17:00etan eta Begoñan irailaren 27an, 17:00etan.

San Adrian auzoko bisiten kasuan, ondoko honeek izango dira topaketa bakotxaren egunak eta orduak:

  • Irailaren 5ean: 18:30ean (euskeraz).
  • Irailaren 6an: 17:00etan eta 19:00etan.
  • Irailaren 7an: 17:00etan eta 19:00etan.
  • Irailaren 11n: 17:00etan eta 19:00etan.
  • Irailaren 12an: 17:00etan eta 19:00etan (euskeraz).
  • Irailaren 13an: 17:00etan eta 19:00etan.
  • Irailaren 14an: 11:00etan eta 13:00etan.
  • Irailaren 15ean: 11:00etan eta 13:00etan.

Begoña auzoko bisiten kasuan, ondoko honeek izango dira topaketa bakotxaren egunak eta orduak:

  • Irailaren 19an: 18:30ean (euskeraz).
  • Irailaren 20an: 17:00etan eta 19:00etan.
  • Irailaren 21ean: 17:00etan eta 19:00etan.
  • Irailaren 22an: 11:00etan eta 13:00etan.
  • Irailaren 26an: 17:00etan eta 19:00etan (euskeraz).
  • Irailaren 27an: 17:00etan eta 19:00etan.
  • Irailaren 28an: 11:00etan eta 13:00etan.
  • Irailaren 29an: 11:00etan eta 13:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu