Badator laugarren Eureka Domeka! kultur zikloa

Bizkaie! 2024-08-29 09:17   Kulturea

Garik kontzertua emongo dau irailaren 29an.

Laugarren Eureka Domeka! heldu da Erandiora. Irailean egingo ditue hiru saioak, 15ean, 22an eta 29an, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Gautxoriak Alkarteak atonduta, kultura arloan hutsune handi bat egoala ikusita, egistasmoa aurrera eroatea pentsau eben eta dagoeneko laugarren edizinoa egingo dabe. Beraz, irailean, domekan, euskeraz, formatu txikian baita erraldoian be eta kalean kultureaz disfrutetako aukerea izango da.

Aurreko edizinoak malekoian egin ziran arren, aurton zubiaren obrak dirala eta, herriko hainbat txokotara eroando dabe jaialdia.

Guztira, hiru saio atondu ditue: Dorleta Kortazar ipin kontalaria; Pomada kolektiboaren poesia errezitaldia; Erraldoi Eguna eta Gari artistearen kontzertua.

Saio guztiak, jakina, domekatan izango dira, 18:00etan. Euria eginez gero, emonaldiak Gaztetxokon izango dira.

Egitaraua

  • Irailak 15: Dorleta Kortazar, Hitzen lapurra. Labaderoan.
  • Irailak 22: Pomada, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa. Metro urteerako atzeko esplanadean, saskibaloi kantxen ostean.
  • Irailak 29: Erraldoi Eguna eta Gari. Lehenengoa herrian zehar eta bigarrena, barriz, Tartanga berdean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu