XXXVI. Bilbainada Lehiaketeak baditu irabazleak
2024-08-26 07:50 MusikeaRoberto Gutierrez de Rozas Cadiñanos eta Xabier Rementeria Ibarguen, euskerazko modalidadean eta Juan Antonio Elizondo eta Jesus Marco gaztelaniazkoan.
Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan izan da, betiko lez, Bilbainada Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldiaren agertokia, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea buru eta Joseba Solozabal TeleBilbaoko aurkezle ezagunak gidatua.
Aste Nagusiko ohiko bilbainada-kontzertuen programearen barruko ekitaldi horretan Los Chimberos taldearen emonaldiaz disfrutetako aukerea izan da. Udalak, Radio Nervión eta TeleBilbaoren lankidetzaz bultzautako ekimen horren helburua musika-sorkuntzea sustatu eta Bilboko herri-kantagintzearen jai-izpiritu tradizinonalari eustea da.
Bilbainada Lehiaketearen XXXVI. edizioan, saridun nagusiak ondoko honeek izan dira: Txapeldunak, aurten bai, Roberto Gutierrez de Rozas Cadiñanos eta Xabier Rementeria Ibarguen-ena, euskerazko bilbainada onenaren kategorian; eta Desde Gallarta a Begoña, Juan Antonio Elizondo eta Jesus Marco-rena, gaztelaniazko bilbainada onenaren kategorian.
Ganera, zortzi accesit banatu dira:
- Bilbotar emakume ilustreak, Josune Barroeta.
- ¡Viva Bilbao!, Alberto Núñez Baracaldo.
- Bilbao por aquí, José Ignacio Rejón.
- Kantu bat Bilbori, José Mari Lazarrabal.
- Ahora sí que sí, Juan Carlos Arzamendi.
- Bienvenido a Bilbao, Iñigo Barroeta.
- Zorrozaurre, la isla de Bilbao, Iñaki González Bilbao.
- Ama maitia, Alberto Núñez Baracaldo.
Ohorezko Don Diego saria Enrique Camposi emon jako, hasiera-hasieratik lehiaketa horren sustatzailea izan danari, hamarkada askotan haren alde egindako lan nekaezinagatik eta horri esker, aurton, XXXVI. edizinoa atondu ahal izan da.
Urtero lez, Bilboko Udalak disko bat argitarauko dau 10 konposizino sarituak batuz. Lana abenduaren 15ean aurkeztuko da, Arriaga Antzokian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!