Oinezkoen erosotasuna eta segurtasuna hobetu dabe Lekeition
2024-08-22 10:29 KultureaMotor eta bizikleten gune barriak jarriz.
Ibilgailuen trafikoa eta aparkalekuak ondo zehaztuta izatea ezinbestekoa da kaleen irisgarritasuna egokia izateko. Sarritan bizikletak eta motorrak oinezkoen bideetan egoten dira aparkauta eta arazoak sortzen ditue jendearen mobikortasunean. Ikusmen gitxi dabenek, gurpildun-aulkian ibiltzen diranak eta oinezko guztiek, espaloiak ibilgailu barik egotea behar dabe eguneroko bizitzea modu eroso eta seguruan disfrutetako.
Beraz, Lekeitioko hainbat auzotan motorrak eta bizikletak ixteko egoazen guneak handitu eta barri batzuk jarri ditu Udalak.
- Motorrei jagokonez ondoko guneak sortu edo handitu dira: Eskolapea, Paskual Abaroa etorbidea 2, 26 eta 49 (Kiroldegia), San Inazio kalea, Eusebio Maria Azkue eta Txatxo kaian (Isuntza aurrean, Marina tabernaren ondoan eta Talako tabernaren ondoan).
- Bizikletei jagokonez, barriz, honeek: Eskolapea, Paskual Abaroa etorbidea 49 (Kiroldegia), Txatxo Kaia, Larrotegi, San Antolin, Basotxo, Narea, Harbiatx, Aldamiz Etxebarria eta Arropain.
Ibilgailuen trafikoa modu ordenatuan ezartzeak herritarretan mobikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea dakar. Ganera, bizikletearen erabilerea be sustatu nahi da, motor eta kotxeek sortzen daben kutsadurea gitxituz.
Hori lortzeko Udalak hainbat ekimen bideratu ditu, esaterako, herritarrentzako aparkaleku sistema barria ipini da, Lekeitio barruko trafikoa gitxituz eta egoiliarrek aparkalekuak errezago aurkituz.
Pauso horreen bidez, oinezkoen eta ibilgailuen arteko alkarbizitzea modu egokian emotea bilatzen da, herriaren irisgarritasuna eta herritarren bizitzea hobetuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!