Urduñako harresia zaharbarritu dabe
2024-08-21 13:26 KultureaHelburua, Urduñako kultura-ondare bereziari balioa emotea da.
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Iker Santocildes Urduñako alkatea uriko harresian izan dira berreskuratze lanen ondoren. Lan topaketearen helburua egindako lanen garapena in situ ezagutzea eta Urduñako kultur ondare bereziari balioa emotea izan da.
Eusko Jaurlaritzearen eta Urduñako Udalearen alkarlanari esker, Andra Mari parrokiaren eta Udalaren artean dagoan harresia zaharbarritu da. Ganera, eszenatokia, pasabidea eta lorategia eregi dira. Helburua, Urduñako ondare historiko eta arkitektonikoari balioa ematea zan, hura konserbatuz eta herritarrek erabiltzeko eta disfrutetako parkea sortuz.
Eusko Jaurlaritzak 800.000 eurotik gorako dirulaguntzinoa emon deutso Urduñako Udalari harresia birgaitzeko, Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Lehentasunezko Jarduera Eremuan (ZAP) ezarritako inbersinoen barruan eta 2020ko zemendian Berpiztu programearen barruan, Euskadiko ekonomiaren eta enpleguaren susperraldiari aurre egiteko.
Harresian egindako lanak Eusko Jaurlaritzaren eta Urduñako Udalaren arteko apustu horren emaitza dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!