Munduko egunsenti ederrena, Agung mendian

Amaia Larruzea 2024-08-21 10:30   Ibilian-ibilian

Indonesiako uriburua Jakarta da, baina turismo gehiena Balin dago.

Indonesian, Baliko zonalde ederra dogu. Berez, Jakarta da uriburua, baina turismo gehiena Balin dago. Canggu, Uluwatu eta Ubud dira zonalde ezagunenak, baina, badagoz bestelako leku ez hain masifikatuak: esaterako, Besakihra herri txikia. Bertan, ezagunak dira Agung mendia eta Pura Besakih tenploa. Kontuak kontu, Uluwatutik Agungera egingo dogu; ez da erreza, izan be, inguru oso desbardina da.

Besakihra bidean, persona asko ikusi genduzen tenploa bisitetan. Beraz, badago zer ikusi eta egin. Ganera, Delicious kitchen izeneko jatetxea ikusi eta bertan jan genduan, benetan gomendagarria. Leku polita izateaz gan, janaria oso gosoa egoan, bereziki pasta eta pizza. Bertako janaria, Nasi Goreng eta Mie Goreng oso gustuko dogu, baina pixkat aldatzea nahi genduan. Ganera, zerbitzariak gidaria lortu euskuan, beraz, estimea deutsot.

Agung mendia berezia da, ondoko hau da igotzeko dagoan prozedurea: gaueko 11:00etan tenplora joaten gara, bertan, 170 euro eskatzen deuskue Parke Naturalera sartzeko, horretarako bakarrik. Ez da bidegarria, izan be, garestia izateaz gan, hoztu egiten gara geldi egoten. Beraz, bueltau eta gidari bategaz, prezioa adosten dogu. Hori bai, geuretzat ez zan batere garbia mendia igotzeko pagau behar izatea.

Ibilbidean zehar, Sherpa edota porteadore asko egoazan, ofrendak igotzen. Gaueko ordubietan egin genduan gorantz eta zati askotan azkarrago igo arren, merezi dau bertakoekaz alkartzea, berba egitea eta beraien errealidadea ikustea. Bastoiak etxean itxita, makilak erabili genduzen, oso lagungarriak izan ziranak; kontuan hartu, sumendia dala eta bero hori harriekaz ez da batere atsegina. Aurrera egitean, aitatutako kanpalekuak ikusten doguz. Gora begira, izarrak bidelagun, frontala eta aurrera.

Azken aldapa bertikalak igotzen hasi aurretik, beste kanpaleku bat egoan eta bertan itxaron genduan, egunsentirako denpora dezente falta zalako. Hotza.

Horren aurretik, ez naz inoiz sumendi batera igo eta ikaragarria da: oso luzea eta kraterra dau azpian. Sensazino berezia da, ezbardina, bide tarte ugari eta labankorrak... Holan, Sunrise Point izeneko gailurrean geratu eta krestarioa ikusi genduan, arezkoa ez harrizkoa. Horren ostean, benetako gailurrera igo eta munduko egunsenti ederrena ikusi genduan, 3.000 metroko altuerean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu