'Urte Berri off. ¡Feliz 2025!' produkzinoak, bost antzezlan gehiago emongo ditu
2024-08-21 08:25 KultureaHilaren 29an, 30ean eta 31n eta irailaren 1ean, BBK Salan.
BBK Salak iragarri dauenez, Urte berri off. ¡Feliz 2025!, bere bosgarren produkzino propioak (Aste Nagusirako sortua), kartelean jarraituko dau Bilboko Aste Nagusiaren ostean.
Hasieran programautako zortzi emonaldiei (abuztuaren 18tik 25era, sarrera gitxi dagoz dagoneko) lau hitzordu gehitu behar jake: abuztuaren 29an, 30ean eta 31n eta irailaren 1ean. Egun horreetarako sarrerak salgai dagoz hemen.
Joan dan barikuko aurrestreinaldiaren deialdiak izan eban arrakastak eta estreinaldiak izandakoak eragin dabe antzezlan gehiago eskaintzea sarreren eskaera handia sortu dalako.
Urte berri off. ¡Feliz 2025! adimen artifizial batek sortutako urte amaierako gala zentzunik bakoa baten grabazinoa irudikatzen dauen antzezlana da. Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina, Iñaki Maruri eta Maria Urcelay dira protagonistak. Beitiak eta Santamarinak idatzi dabe eta Maitane Zalduegi Viar da koreografoa eta zuzendaria. Bariedade komedia zoroa da, adierazo dabe sortzaileek
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!