Mercabilbaok eta Gastrotxikik umeen elikadura hezkuntzea sustatuko dabe
2024-08-19 13:41 Jan edanakAbuztuaren 19, 21, 23 eta 25ean.
Betiko lez, Mercabilbao Gastrotxikiren aliatu bihurtu da, hau da, txikienei eskainitako sukaldaritza-ekitaldiaren aliatu, Aste Nagusiko Gastronomia Lehiaketearen barruan.
Bilboko Konparsek atontzen daben urteroko ekitaldia Bilboko jaietako programazinoaren parte da eta umeen artean bertako kultura gastronomikoa sustatzea dau helburu. Holan, Mercabilbaok ohitura osasungarriak irakasteko eginkizuna indartzen dau, produktu freskoen, tokiko produktuen eta sasoiko produktuen konsumoa sustatuz. Eider Inunciaga Euskerako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agenda eta Nazinoarteko Gaietako Saileko zinegotziak gaur goizean umeekaz parte hartu dau ensaladak egiten.
Heziketa gastronomikoa
Gastrotxikin umeek sukaldaritza tailerretan parte hartzeko aukerea izango dabe. Bertan, plater errazak kozinetan ikasiko dabe, produktu freskoak eta sasoikoak erabiliz. Ganera, aurton, barrikuntzea da tailerrak egun bat gehiagoan egingo dirala eta, beraz, parte hartu nahi daben ume guztiei edegitako sukaldaritzako ekitaldia abuztuaren 19, 21, 23 eta 25ean egingo da.
Txikienek barazki freskoekaz ensaladak egiten ikasiko dabe, sistema immunologikoa indartzeko eta digestino-osasunari laguntzeko. Tostak preparauko ditue, kalidadezko ogiagaz eginak. Elikagai horreek energia emongo deutsee jaietako nekea gainditzeko. Ganera, gilda ospetsuak egiten be ikasiko dabe, oliba, piparra eta antxoen konbinazinoa, gantz osasungarri eta antioxidatzaileen iturri. Azken egunean, fruta broxetek, koloretsuek eta urtsuek modu naturalean asetuko dabe txikienen gosea, bitaminez eta zuntzez beteta, digestinoa eta hidratazinoa erraztuz. Mercabilbaok freskotasuna bermatzen daben tokiko produktu horreen alde egiten dau, eskualdeko produktuei laguntzen deutsee eta ingurumen-inpaktua murrizten dau, norberaren osasunaren eta jasangarritasunaren arteko sinergia perfektua sortuz.
Komunidade-loturak sendotzeko aukerea
Mercabilbaok nabarmendu dau garrantzitsua dala konsumo arduratsua egitea eta elikagai-hondakinak murriztea Gastrotxikin. Beraz, tokiko eta sasoiko osogaien erabilereari lehentasuna emongo jako, eta horrek eskualdeko nekazari eta produktoreei laguntzeaz gan, ingurumen-inpaktua minimizetan dau.
Gustura gagoz Gastrotxikiren parte izateaz. Geure ustez, funtsezkoa da elikadura heziketea txikitatik hastea eta ekitaldi horrek aukera bikaina emoten deusku modu dibertigarri eta interaktiboan egiteko, adierazo dau Aitor Argote Mercabilbaoko Zuzendari Nagusiak. Lankidetza horren bidez, umeak sukaldaritzaz disfrutetea eta elikadura osasungarri eta jasangarriaren garrantzia ulertzea espero dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!