'Al fin del Camino' antzezlanaren euskerazko emonaldi bi emongo ditue
2024-08-19 12:19 KultureaEuskalduna Jauregian, hilaren 22an eta 29an.
Al fin del Camino antzezlanaren euskerazko bi emonaldiak, abuztuaren 22an eta 29an izango dira, arratsaldeko 20:00etan.
Al fin del camino ikuskizuna Euskalduna Bilbon izango da Aste Nagusian Biltzar eta Musika Jauregirako eta Euskalduna Klub espaziorako propio diseinautako eszenaratzeagaz. Álex Antunez da Divina Pedrea antzeztuko dauena eta Gabriel Ocina Pedrín izango da. Jatorrizko duo protagonistagaz bat eginez, Bego Krego eta Mar García jantzariak gehitu dira, emonaldia aberasteko. Argiztapena eta eszenografia, led pantailagaz, mimoz diseinauta dagoz, eta helburua, musikea, jantzea eta, batez be, festa giroa areagotzen dauen showa sortzea da.
Al fin del camino aita eta seme baten arteko alkartzeari buruzko vaudeville emozinonala da, sentimendu handiko istorioa, non umorea eta egoera korapilatsuak obrearen garapenaren funtsezko pieza bihurtzen diran. Istorioak Divina Pedrea drag queen-aren bueltea kontetan dau. Protagonistak, dauela hogei urte etxetik bota eban eta orain alzheimerrak eragindako hondamenen biktima dan aitagaz topo egingo dau: Pedro, Euskalduna ontzioletako sindikalista ohia, kasualidadez gaur egun antzezten dauen eszenatokia dagoan lekuan egoana.
Sarrerak, hemen erosi daitekez 28 eta 36 euro arteko prezioan, kudeaketa gastuak barne.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!