Antonio Oyarzabal pianisteak eta Ariadna Martinez sopranoak ohorezko pitxerrak jaso ditue

Bizkaie! 2024-08-19 09:37   Kulturea

San Roke Jaunaren Kofradiaren eskutik.

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, parte hartu dau Laudion, San Roke Jaunaren Kofradiak bere ohorezko pitxerrak Antonio Oyarzabal pianisteari eta Ariadna Martinez sopranoari emoteko egindako ekitaldian.

Meza ostean, Kofradiako kideek Madrilen bizi dan Ariadna Martinez opera-abeslariari eta Londresen bizi dan Antonio Oyarzabal pianisteari emon deutsee azumbreko ohorezko pitxer biak. Azken horrek musika klasikoko hainbat disko argitaratu ditu, garai guztietako emakume konpositoreei eskainiak. Autortutako biak euren familia eta lagunekaz joan dira eta Kofradiak eskaini deutsen maitasuna eskertu dabe.

San Roke Jaunaren Kofradia 1599an sortu zan. Ganera, 75 urte baino gehiago taldean dagozen kofrakide bi autortu ditue: Felix Bengoa eta Juan Antonio Urquijo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu