Juan Luis Goenaga hil da

Bizkaie! 2024-08-14 08:27   Kulturea

Artistea, 1950eko urtarrilean jaio zan Donostian.

Jose Luis Goenaga, euskal espresionismoaren adierazlerik garrantzitsuenetako bat izan zan. Sortzaile autodidaktak, 60ko hamarkadearen amaierean hasi eban bere ibilbide artistikoa. 1969an neurri txikiko eta ertaineko eskulturak lantzen hasi zan estilo arrazionalismoaren arabera eta Madril, Paris, Erroma eta Bartzelonako musoetan egin zituan egonaldiak.

Donostiara bueltau eta Alkizako Otsamendi Garaikoa baserrian hartu eban egoitza. Hortik aurrera, leku hori izan zan bere inspirazino iturri.

Azken urteetan, bere jaioterriko hainbat erakusketetan parte hartu eban, esaterako, Kubo Aretoak 2020 eskaini eutsona. Kursaal Aretoan kokautako espazio horrek bere jarduerari ekin eutson barriro be, Covid pandemiak behartuta itxi ondoren.

Artistearen ibilbide sortzailea hainbat katalogotan jasota egoan, baina 2018. urterarte ez zan kaleratu haren obrearen monografia bat. Mikel Lertxundi Galiana arte historialariak egin eban, 1968tik egindako lanari buruzkoa.

Gizon lotsatia zan, berba gitxikoa; nahiago eban obrearen bidez komunikatzea.

Barbara Goenagak, haren alabak, sare sozialetan adierazo dauanez: Alkarregaz pasa doguzen urte hoberenak izan dira, azken hiru urte honeek. Gogorrak eta politak. Eguna helduko zala bagenkian eta aukera bi genduan: Danei gertetan ari zana kontau eta gaixotasunean bizi azken urteak edo inori ez ezer esan eta bizitzea esprimitzen hasi. Subertez, bigarrena aukerau genduan. Dana grabau dogu: zumo bat hartzen bazuen be, grabau egiten genduan… Ze ondo pasa dogun, aita!

Ikusi irudiak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu