Aitor Servierrek irabazi dau Ligetx Sariketea
2024-08-13 07:55 BertsolaritzeaAlozen izan zan.
Abuztuaren 11an, Ligetx koblakari sariketea egin dabe Alozeko herriko gelan 17:30ean. Saio bakarreko sariketa horretan, ondoko bertsolariak izan dira: Johañe Sarraillet, Irantzu Idoate, Joanes Etxebarria, Nahia Sasco, Xan Alkhat eta Aitor Servier. Irabazlea, Aitor Servier Eyxexuri izanez.
Gai-jartzaile lanetan Xabi Elgart ibili da eta epaile lanetan, barriz, Aetz eta Erik Etxart. Saioaren ondotik aperitifa egin da.
Louis Ligetx (1901-1940) Larrainen jaiotako koblakari eta idazle zuberotarra izan zan, lanbidez laboraria. Hainbat bertso sorta idatzi zituan: esaterako, Boneta eta txapela ezaguna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!