'Machos en flor' antzezlana, 14. denporaldiari hasierea emoteko

Bizkaie! 2024-08-12 09:44   Kulturea

Pabellón 6 Aretoan, abuztuaren 22tik irailaren 15era.

Produkzino propioa dan Machos en flor antzezlanagaz emongo deutso hasierea Pabellon 6ek denporaldi barriari, aretoaren urteurrenaren ospakizunekaz batera. P6ko Antzerki Laborategiaren azken produkzino hau 2023ko zemendian estreinau zan eta publikoaren harrera onaren ostean, denboraldia horregaz hastea erabagi da.

Errealidadetik ekiten deutsagu. Eta hobeak izan nahi daben gizonakan jarriko dogu arretea. Lan honetako personaiak Gizonen Zirkulu batekoak dira. Estadu osoko zenbait uritantan banatuta, zirkulu horreek bardintasunezkoak izan nahi daben gizonen alkarte egonkorrak dira, patriarkatuaren aginduetatik igesi. Hausnartu, kritikau eta kultura-aldaketa feministeari laguntzeko talde bat osotzeko batzen dira. Ez dira jaubetzen. Isiltasuna nahiago dabe. Zaratarik bako aldaketea. Hareek alkartu, berba eta barre egin eta negar egiten dabe. Eta gu hareekaz.

Obrea, Felipe Lozak idatzi eta zuzendu dau eta Josu Angulo, Kepa Alesso, Quique Gago, Aitor Echarte, Diego Pérez eta Yeray Vázquez dira antzezleak.

Zuzendariaren berbetan tartekako komedia da eta barrearen bidez, egungo gizarteari eta gizonen rolari buruz hausnartzera konbidatzen ditu ikusleak, edukiz jositako umorearea eta kritika soziala eginez.

Antzezlanaren emonaldiak abuztuaren 22tik irailaren 15era izango dira eta sarrerak eskuragarri dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu